Descárgate la app
Lurralde kohesioak 2,6 milioi inbertituko ditu Orkoien eta Arazuri arteko NA-700 errepidea bikoizteko eta Ipar ingurabidearekiko lotura hobetzeko
2021ko maiatzaren 26a
Lurralde kohesioak 2,6 milioi inbertituko ditu Orkoien eta Arazuri arteko NA-700 errepidea bikoizteko eta Ipar ingurabidearekiko lotura hobetzeko
Nafarroako Gobernuak premiazkotzat jo du lursailak desjabetzea lan horiek egiteko
Ezkerretik eskuinera: Gatesi, Ciriza, Arróniz, López de Ipiña eta Garjón
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Lurralde Kohesorako Departamentuak, Herri -Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 2,6 milioi euro inbertituko ditu Orkoien eta Arazuri arteko zatian NA-700 errepidea bikoizteko eta bide horrek Ipar Errondarekin duen lotunea hobetzeko. Jarduketa horren bidez, lotunearen bide-segurtasuna hobetuko da, NA-700 errepidean itxitako bi biribilgune berri eraikiz, egungo elkargunearen ordez. Biribilgune horiek errepide horren gainetik igarotzen den mendebaldeko ingurabidearen gaineko pasabidearen aurretik eta ondoren kokatuko dira.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).