2021ko maiatzaren 26a

Jokabide suiziden prebentziorako eta arretarako batzordeak polizia-jardunbide egokien gida bat bultzatu du

Polizia-kidegoek batera egindako eskuliburu bat aurkeztu dute, prebentzioko, esku-hartzeko eta gaixoei laguntza emateko  jarduerak bateratzen dituena

Nafarroako jokabide suiziden prebentziorako eta arretarako Erakundearteko Batzordeak beste bilera bat egin du bere lanetan aurrera egiteko. Bilera horretan, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitatean jokabide suiziden aurrean izandako polizia-jardunbide egokien gida aurkeztu zen, eta arazo horri buruz erregistratutako datu berriak aztertu ziren. Ildo horretan, larrialdietako zerbitzuan emandako arretan oinarrituta, urteko lehen lauhilekoan 0,5 suizidio-saiakera izan dira egunean, eta 15,3 hilean.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).