Descárgate la app
Jokabide suiziden prebentziorako eta arretarako batzordeak polizia-jardunbide egokien gida bat bultzatu du
2021ko maiatzaren 26a
Jokabide suiziden prebentziorako eta arretarako batzordeak polizia-jardunbide egokien gida bat bultzatu du
Polizia-kidegoek batera egindako eskuliburu bat aurkeztu dute, prebentzioko, esku-hartzeko eta gaixoei laguntza emateko jarduerak bateratzen dituena
Nafarroako jokabide suiziden prebentziorako eta arretarako Erakundearteko Batzordeak beste bilera bat egin du bere lanetan aurrera egiteko. Bilera horretan, besteak beste, Nafarroako Foru Komunitatean jokabide suiziden aurrean izandako polizia-jardunbide egokien gida aurkeztu zen, eta arazo horri buruz erregistratutako datu berriak aztertu ziren. Ildo horretan, larrialdietako zerbitzuan emandako arretan oinarrituta, urteko lehen lauhilekoan 0,5 suizidio-saiakera izan dira egunean, eta 15,3 hilean.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).