2021ko maiatzaren 25a

Ollo kontseilariak II. Mundu Gerrako defentsa-azpiegiturei buruzko erakusketa inauguratu du

"Hormigoizko Mugak" erakusketa irailaren 4ra arte egongo da ikusgai Planetarioan
Nico Zuazua, erakusketaren komisarioa, paneletako bat aurkezten
Nico Zuazua, erakusketaren komisarioa, paneletako bat aurkezten  Deskargatu irudia Irudi galeria

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak "Hormigoizko mugak" erakusketa inauguratu du gaur goizean, II. Mundu Gerraren testuinguruan eraikitako defentsa-azpiegiturei eskainia, eta irailaren 4ra arte bisita daiteke Iruñeko planetarioan.

Nafarroako Memoriaren Institutuak antolatutako erakusketa honek bidaia bat proposatzen du Harresi Atlantikoan eta Pirinioko Gotorlekuan barrena, “Adolf Hitler eta Francisco Francoren erregimen totalitarioek sustatu zituzten bi babes-azpiegitura”, adierazi du Ollo kontseilariak, eta erantsi du: “Hormigoizko Mugak proposamen berri bat da, hurbiltzen gaituena, bereziki, erregimen frankistaren adierazpen errepresiboetako beste batera, eta orokorrean, faxismoei dagozkien haietara: bortxazko lanak”.

Erakusketak Harresi Atlantikoaren eta Pirinioko Gotorlekuaren kontzepziora eraman zuten motibazio estrategikoak agerian jartzen ditu, proiektu bi hauen garapena ezagutzera emanez, eta azpimarratu nahi zan du Ollo kontseilariak, “arreta berezia jartzen du bere benetako protagonistengan, ehunka mila langile, bere gehiengoan nazismoaren eta frankismoaren errepresalia-jasaile politikoak, miseria eta indarkeria baldintza izugarrien eraginpean jarriak”.

Milaka egitura militarrek, altxatuak izanik, lehen instantzian, espainiar preso errepublikanoen eskutik, Pirinioa gotortu zuten aliatuen erasoa saihesteko. Gerra arteko Europan komunak ziren babes-egitura hauek esponentzialki gora egin zuten erregimen faxistek boterea bereganatu zutenean.

Inauguraziora halaber bertaratu dira Martin Zabalza Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendari Nagusia; Jose Miguel Gaston Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendaria; Nico Zuazua eta Carlos Zuza erakusketako komisarioak; Fernando Mendiola eta Jesus Villadangos NUPeko irakasleak; Antonio Muñoz Lisboako Unibertsitatekoa; hala nola Iddeas Fundazioko Luis Casado. Horiek guztiek erakusketa honen antolaketan parte hartu dute.

Erakusketa errealitate birtualaren eskutik birsortutako Erratzuko bunker batekin osatu da. Bunker hori gazteen boluntariotza-eremua izan zen 2019. urtean. Birsorkuntza esteka batetik deskargatu ahal izango da zein erakusketaren web gunean aurkeztuko den gaztelaniaz eta euskeraz.

Erakusketa aurkezten da, era berean, hizkuntza unibertsal eskuragarrian, desgaitasun motaren bat duten pertsonengana hurbildu nahian.

Ondare memorialistaren hedapena

Nafarroako Memoriaren Institutua, erakusketa honen eskutik, Geronimo de Uztariz Institutua eta Memoriaren Bideak ikertzaile eta elkarte memorialisten jardueraren berri ematera dator, bere asmoa izanik gure iraganaren errealitate hau barreiatu ahal izatea. Gainera, memoria-guneen aitortza eta hedapenarekin egiten aritu den bezala, paraje hauek iraganeko eta egungo giza eskubideen urraketa prozesu guztiei buruzko hausnarketa kritikorako esparru bihurtu nahi ditu, bereziki belaunaldi gazteenentzat, zeinentzat 2017tik antolatu diren udako gazteen boluntariotza-eremuak esparru hauetako batzuk berreskuratu nahian, Memoriadun Eskolak, Bakearen eta Bizikidetzaren alde programaren baitan.

Erakusketa, Nafarroako Memoriaren Institutuak garatutako ondare memorialista barreiatzeko jarduketa-ildoen baitan dago, eta hark, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren eskutik, errepresioaren biktimak protagonistatzat dituen memoria politiko publikoak sustatzen ditu. Dagoeneko erakusketak antolatu dira, esaterako Lur Azpian, matxinatuek erabili zuten errepresio fisikoa agerian jarriz eta 1978an bere hondakinak berreskuratu ahal izan dituen familia mugimendua oroituz; eta Ezkaba 1938-2018, San Kristobal Gotorlekuan milaka presoek jasan zuten kartzela-aldia eta indarkeria salatzen duena.