2021ko maiatzaren 25a

Nafarroako Gobernuak 200.000 euroko laguntzak deitu ditu lurralde garapen iraunkorreko proiektuak finantzatzeko

Eremu horien inguruan lurralde-oreka, ekintzailetza eta enplegu berdea bultzatzen duten Nafarroa Ezagutu Sareko kudeatzaileentzat da diru-laguntza
Txangozale talde bat oinez eta segwayan Nafarroako bidezidor bat 
zeharkatzen.
Txangozale talde bat oinez eta segwayan Nafarroako bidezidor bat zeharkatzen.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako  Departamentuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 200.000 euroko laguntza-deialdi bat argitaratu du gaur, Nafarroako Ezagutu Sareko espazioen barruan lurralde-garapen jasangarria bultzatzen duten proiektuak finantzatzeko. Lankidetza-plataforma horrek Foru Komunitateko naturagune babestuak kudeatzen dituzten pertsonak eta erakundeak biltzen ditu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).