2021ko maiatzaren 24a

Nafarroak 52.000 euro baino gehiago inbertitu zituen 2020an Justizia Administrazioan COVID-19aren prebentziorako

Langileen arteko kutsatzeen datuek erakusten dute onartutako protokoloen eta prebentzio-neurrien eraginkortasuna

Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiak, Justizia Administraziorako materiala emateaz arduratzen denak, 52.000 euro baino gehiago bideratu zituen 2020an bertako eta Estatuko Administrazio Orokorreko langileen artean COVID-19a prebenitzeko. Hala islatzen da Azpiegitura Judizialen Zerbitzuaren Urteko Memorian, pandemiak eztanda egin zuenetik hartzen ari diren prebentzio- eta antolaketa-neurriak ere jasotzen baititu.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)