Descárgate la app
Hezkuntzak Batxilergoko 2020-2021eko Sari Berezietarako deialdia egin du
2021ko maiatzaren 19a
Hezkuntzak Batxilergoko 2020-2021eko Sari Berezietarako deialdia egin du
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du NAOn 2020-2021 ikasturteko Batxilergoko Sari Berezietarako deialdia. 8,15 notako batazbestekoarekin ikasketak amaitu dituzten ikasleek maiatzaren 26a arte egin dezakete sariketan parte hartzeko esakera. Azterketak Iruñeko Basoko BHIn egingo dira ekainaren 17an.
Sariak proben kalifikazioen emaitzaren arabera esleituko dira, eta hiru ariketa izango dituzte: lehenengoan, gai bat garatzea edo Gaztelania eta Literatura II irakasgaiari buruzko galderei erantzutea edo, hala badagokio, Euskara eta Literatura II, edo “Espainiako historia” gaiarekin zerikusia duen gai bat idaztea. Bigarren ariketan, ikasleak egindako Atzerriko Lehen Hizkuntzan idatzitako testu bati buruzko kultura, literatura edo gramatika gaiei erantzun beharko diete. Azkenik, hirugarren ariketa gai bat jorratzea eta modalitate bakoitzeko enborreko ikasgai bakoitzari buruzko galderak eta ariketa praktikoak erantzutea izango da.
Saritutako ikasleek sari hori egiaztatzen duen diploma jasoko dute, eta, aldez aurretik izena emanda, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak deitzen duen Batxilergoko Sari Nazionala eskuratzeko aukera izango dute.