Descárgate la app
Nafarroak ekainaren erdialdean jarriko die txertoa 50 urtetik beherakoei, aurreikusi baino lehen helduen % 40ren dosi batekin babestea lortu ondoren
2021ko maiatzaren 14a
Nafarroak ekainaren erdialdean jarriko die txertoa 50 urtetik beherakoei, aurreikusi baino lehen helduen % 40ren dosi batekin babestea lortu ondoren
Nafarroak 16 urtetik gorako biztanleen % 40ri gutxienez COVID-19aren aurkako txertoaren dosi bat eman die, eta txertoa har dezakeen populazio horren % 18 erabat immunizatuta dago. Horniduren hazkundeari eta Osasun Departamentuak egindako ahaleginari esker, hasieran aurreikusitako helburu hori ekainerako betetzea aurreratu ahal izan da. Hori dela eta, hilabete horren erdialdean 40-49 urtekoekin hastea aurreikusten da.
Nafarroak 16 urtetik gorako biztanleen % 40ri gutxienez COVID-19aren aurkako txertoaren dosi bat eman die, eta txertoa har dezakeen populazio horren % 18 erabat immunizatuta dago. Horniduren hazkundeari eta Osasun Departamentuak egindako ahaleginari esker, hasieran aurreikusitako helburu hori ekainerako betetzea aurreratu ahal izan da. Hori dela eta, hilabete horren erdialdean 40-49 urtekoekin hastea aurreikusten da.
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak eta Santos Indurain Osasun kontseilariak hala iragarri dute gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoan prestatutako txertaketarako instalazio hedatuetako bere bisitan, zeinek ahalbidetuko duten eguneko 3.600 pertsonari txertoa jartzea. Biekin batera presente izan da Ramon Gonzalo NUPeko errektorea, eta honek erakutsi die unibertsitateko esparruan ezarritako dispositiboa.
Errefortzu honek, Pfizer farmazeutikoak dosiaren horniduran iragarritako gehikuntzarekin batera, administratutako dosien kopurua hedatzea ahalbidetuko du, Lehendakariak azaldu duen bezala. “Nafarroa erritmo egokian doa aurrera eta iragarri dezakegu ekainaren bigarren atalean 40 eta 49 urte arteko herritarrak txertatzeari ekingo diogula, lehentasuna izanik, beti bezala, adin gehienekoek”, baieztatu du, Foru Komunitatean adin tarte horri dagokion multzoan 85.000 pertsona baino gehiago daudela ziurtatuz.
Oraindaino, dagoeneko 323.783 dosi baino gehiago administratu dira eta 103.797 pertsonek osatu dute pauta guztia, Santos Indurain Osasun kontseilariak bisitan azpimarratu duenez. Beraz, adin tarteen arabera, 80 urtetik gorakoen artean, % 97,3ak pausa guztia osatu du eta % 100ak gutxienez dosi bat. 70 eta 79 urte arteko kolektiboan, pauta guztia osatzea lortu du % 56,6ak eta % 97,1ek dagoeneko dosi bat jarrita dute.
Gainera dosi bat jarri zaio 66 eta 69 urte arteko herritarren % 86,7ari (horietatik % 10ak pauta guztia osatu du); 60 eta 65 urte arteko pertsonen % 85,8ari (horien kasuan % 7,9ak pauta guztia osatu du). Amaitzeko, 50 eta 59 urte arteko herritarren artean, hauen txertaketa hasiberria izanik, % 26,6ari dagoeneko dosi bat administratu zaio eta % 8,4ak pauta guztia osatu du.
Tarte hauek guztiak modu bateratuan aztertzen badira, datuen arabera 60 urtetik gorako 170.000 nafar baino gehiago dira, hau da, COVID-19agatik ospitaleratzeko zaurgarrienak izango liratekeenak, % 95 inguru, dosi bat jarrita dutenak eta % 45etik gora dira pauta guztia osatu dutenak.
“Zenbaki onak dira. Bide onetik goaz, baina zuhurrak izan behar dugu. Arretaz egin behar dugu aurrera eta herritarrei arduratsuak izaten jarraitzeko, zaintzeko, besteak babestearren norbere burua zaintzeko deia eginez”, berretsi du Lehendakariak, eta aldi berean bere nahia da herritarrek ulertzea “murrizketa batzuk mantendu ahal izateaz edo baztertzeaz haratago, pertsona bakoitzak zuhurtziaz eta arretaz jokatzen jarraitzen badu, arrakastaz amaituko dugula txertaketaren eskutik datorren izurriaren amaiera fase hau”.
3.600 dosi eguneko NUPean
Bisitan, Chivite Lehendakariak eta Indurain kontseilariak zeharkatu dituzte instalazioak zeinetan, joan den asteartetik, aldi bereko zortzi txertaketa postu berri eta 150 pertsona baino gehiagorentzako edukiera duen txertatu osteko itxarongela handi bat barne hartzen diren. Polikiroldegiko pista honetako postu berri hauek unibertsitateko esparruaren frontoian prestatutako lauri eransten zaizkie, zein joan den martxoaren 15ean funtzionatzen hasi ziren. Instalazio hauek martxan daude 8:30etatik 22:00etara, etengabe, bi minutuz behin pertsona bati txertoa jartzeko aukera emanez.
NUPeko esparruko txertaketaren erritmoa, aste honetan, eguneko 1.500 pertsonakoa izan da, izan ere, zeregin honetara dedikatutako profesionalen taldeko batzuk landa-eremuetan ari dira txertoa jartzen. Baina, langile-talde osoarekin, zifra 3.600 arte igoko da, aktibatzean bai polikiroldegiko pabiloia eta bai egun hauetan itxita dagoen frontoia.
Iruñako eta Eskualdeko txertaketa-sarea antzinako Maristen eraikuntzako instalazioekin, zeinetan beste sei postu barne hartzen diren, eta Forem-ekin, zeinek beste laurekin kontatzen duen, osatzen da. Eremu hauek eta landa-eremuek, 250 profesionalen arreta jasotzen dute. Osasunbideak halaber hiri-guneko eta landa-eremuko guneen eta taldeen sare batekin kontatzen du Nafarroako osasunaren beste bi gunetan: Lizarra eta Tutera. “Txertoen administrazioaren erritmoa oraindik handia da. Jasotako txertoen % 95,9a administratu dugu eta, hau bezalako txertaketa eremuekin, ekainean txerto-sortaren hedapena badator ere, dispositiboak eta giza baliabideak sendotzen ari gara”, azpimarratu du Santos Indurain kontseilariak.
Chivite Lehendakariak NUPari aitortu dio “bere kolaborazioa, eskuragarritasuna eta konpromisoa” zerbitzu hau ematerakoan. Era berean, eskertu du osasun profesionalen inplikazioa, “pazienteak artatzen jarraitzen dutenak, txertaketa zentroan daudenak eta txertaketaren inguruko informazioaren baliabideak erabiltzen dituztenak”. “Horiek guztiek lan-talde bat osatzen dute zeini esker Nafarroa Espainiako txertaketaren lidergo postuen artean dagoen”, erantsi du. Zentzu honetan, Santos Indurainek azpimarratu du “milaka direla Nafarroako sanitarioak Lehen Mailakoak, ospitaletakoak eta Osasun Publikoaren arlokoak bizkarrean izurriaren urte bat metatu dutenak. Txerto, PCR, zenbaki eta estatistika bakoitzaren atzean sanitario bat ari da lanean astelehenetik igandera, izurriaren urteko egun guztietan”, Osasun kontseilariaren arabera.