Descárgate la app
Lurralde Kohesioak 5 milioi inbertituko ditu 10 errepideren zorua konpontzeko bere bide-segurtasuna hobetzearren
2021ko maiatzaren 12a
Lurralde Kohesioak 5 milioi inbertituko ditu 10 errepideren zorua konpontzeko bere bide-segurtasuna hobetzearren
Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, aurten 5 milioi euro inbertituko ditu Nafarroako Errepide Sareko 10 errepidetako tarte ezberdinen zorua konpontzeko.
Foru Exekutiboak hitzarmen bat adostu du gaurko bere bilkuran, eta errepide hauen hobekuntzarako lanen kontratazioa baimendu du; horiek sei ataletan banatu dira, bere kokapen geografikoaren arabera. Jarduketa guztiari dagokion lan bakoitzaren exekuzio-epea lau astekoa da.
Lanek barne hartzen dituzte zoruaren konponketa eta birgaikuntza, horien egoerak berehalako jarduketa bat eskatzen duelako.
Iruñako eremuan lanak garatuko dira Iruña – Gasteizeko N-1240-A errepidean, 7+200 eta 11+000 ppkk artean; hala nola PA-34 errepidean, Mendebaldeko Iruñako sarbidetan, 1+600 eta 2+500 ppkk artean, eta Iruñako Ingurabideari dagokion PA-30-an, 18+000 eta 22+000 ppkk artean.
Iparraldean, Mugairiko Kontserbazio Zentroaren ardurapean, jarduketak garatuko dira NA-138 errepidean (Iruñatik Frantziara Alduidesetik) 4+350 (Urtasun) eta 11+600 ppkk artean (Artesiagako Bidegurutzea).
Irurtzuneko eremuan, Lizarra – Beasain arteko NA-120 errepidean, 31+000 (Lizarragako Portua) eta 38+000 (Etxarri Aranatzeko Zeharbidea) ppkk artean; hala nola 10-Autobian (Barrancako Autobia) 15+500 (Lakuntza) eta 29+500 (Altsasu) ppkk-en artean dauden tarte ezberdinetan.
Lizarrako Kontserbazio Zentroari dagozkion errepidetatik, lanak garatuko dira NA-129 errepidean (Azedo-Lodosa) 30+380 eta 34+250 ppkk artean; NA-134 errepidean (Ebroren Ardatza) 75+190 eta 78+250 ppkk artean.
Azkenik, Tafalla eta Tuterako eremuetan, jarduketak garatuko dira Iruña-Tuterako N-121 errepidean, 26+650 eta 29+800 ppkk artean; Tafalla-Azkoien-Rincón de Soto arteko NA-115 errepidean, 9+700 eta 12+200 ppkk artean, eta 13+500 eta 22+500 ppkk artean; eta Iruña-Madril arteko N-113 errepidean, 98+000 eta 101+380 ppkk artean.
Bide-segurtasuna hobetzeko errodaduraren azalera hobea
Jarduketa honekin, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusitik bide hauek zirkulaziorako errodadura azalera seguruago eta erosoago batekin hornitu nahi dira, erabiltzaileen bide-segurtasuna bermatzeko. Kontserbazio Zerbitzuko langile teknikoek eginiko azterketak agerian utzi du, seinaleztatutako tartetan, itxuragabetasunak existitzen direla pneumatikoak bide-zorua ukitzen duen unetan, hala nola narriadura bat zoruaren geruza multzoaren kohesioan; gainera zenbait kasutan bide-zoru atalak altxatuta daude, eta horrez gain zuloak eratzen hasiak dira.
Lanek jarduketa tipologia ezberdinak barne hartzen dituzte, zoruaren egoeraren arabera: fresatutako tarteak eta errodaduraren birjarpena, zuloak, gurpil-arrastoak, deflexioak, etab. bistaratzen dituzten azalera haietan; edota errodaduraren errefortzu geruza batekin estalitako tarteak, beharrezkoa den tartetan eginiko aurretiazko fresaketa eta azalera hondatuenen berrikuntza barne. Gainera, kaltetutako seinaleztapen horizontala berrituko da.
Gogoratu behar da Nafarroako Errepide Sarearen kontserbazioa Herri Lanen Kontserbazio Zerbitzutik garatzen den jarduera kritiko eta konplexuenetako bat dela, zeren bere helburua da errepide ondarearen segurtasun, bideragarritasun eta erosotasun egoera egokiak mantentzea.