Nafarroak turismo seguru, iraunkor eta inklusiboaren aldeko apustua eginen du FITUR 2021ean

"Nafarroa efektua" aurkeztuko da: Foru Komunitatea izaera ezberdineko eta zuzeneko kulturako helmuga gisa, Done Jakue bidea adierazlerik onena izanda
2021ko maiatzaren 10a

500 metro koadroko stand batean, Nafarroak bere eskaintza aurkeztuko du, izaera ezberdineko eta zuzeneko kulturako helmuga gisa, Done Jakue bidea plater nagusitzat hartuta. Proposamen horietan, helmuga seguru baten alde egingo da, jasangarritasun-parametroekin eta turismo-inklusioaren zerbitzura dagoen berrikuntza teknologikoarekin.

Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak eta Maitena Ezkutari Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari orokorrak aurkeztu dute gaur goizean Madrilen, maiatzaren 19tik 23ra bitartean ospatuko den FITUR Nazioarteko Turismo Azokan Foru Komunitatea ordezkatuko duten turismo eskaintza eta stand-a.

Irujo kontseilariak parte hartu du aurkezpenean Madrildik, zeinetan prentsa adituarekin eginiko topaketa batean parte hartu duen FITUR-eko Nafarroaren turismo eskaintza erakusteko, parte hartuz “Zalakainen eta Ziordiako sukaldari nafarren Omenaldiaʺ ekitaldian.

“Badakigu 2021eko uda ezberdina izango dela, oraindik izurriaren eboluzioaren eragina handia izateagatik, beraz, erantzukizuna eta segurtasun sanitarioa balioak lehentasuna izaten mantenduko dira”, esan du kontseilariak, eta erantsi du egoera honek markatuko duela turismo hurbilaren protagonismoa “abantailekin masifikazio urriko eta ostatu txikietako natura destinotarako, eta testuinguru honetan, Nafarroaren kokapena egokia da, bere eskaintza oparoa izanik.”

 Segurua, jasangarria eta inklusiboa

Bere aldetik, Maitena Ezkutari Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari orokorrak esan du Nafarroaren FITUR 2021eko parte hartzea berme eta berrikuntza teknologikoan sostengatzen dela. “Gure lurraldea destino seguru bat bezala bistaratu nahi da, zeinetan masifikatu gabeko eremuak natura ikusgarri batekin konbinatzen diren, kalitate goreneko turismo landatarraren eskaintzarekin eta ingurumenaren kontrol zorrotzarekin, tokiko produktuan oinarritutako gastronomia bikainarekin, Europar Batasunak hala nola 2020-2022 Nafarroako Turismoaren Jarduketa Planak sustatzen duten jasangarritasun parametroekin egokitutako proposamen turistiko bat izanik”.

Ezkutarik erantsi du “Nafarroak azoka honetarako eginiko eskaintzak barne hartzen dituela, esaterako, ONCE-ren partaidetza digitalizazio proiektu bat eta Done Jakue Bidea ibilerrazagoa bihurtuko duen ibilbidea, inklusio turistikoaren zerbitzuan berrikuntza teknologikoa txertatuz”.

Zuzendariak azpimarratu du halaber sustapen turistikoaren zerbitzura jartzeko teknologia erabilera. “Eredu hibrido bat bultzatu da zeinek, sektorearentzako une hain delikatu batean, partaidetza birtuala ahalbidetuko duen, enpresa nafarrek euren eskaintzak eta ekimenak gure Komunitatetik aurkeztu ahal izan ditzaten”, adierazi du. Eredu hau hautatu da sektore turistikoaren hein handi batek azokara zuzenean bertaratzeko bere zailtasunak jakinarazi dituelako.

Gogorarazten da FITUR-era zuzenean etortzen diren pertsonek azokaren antolamendu arauak bete beharko dituztela, zeinen arabera derrigorrezkoa izango den sartu baino 24 ordu lehenago PCR bat edo antigeno negatiboen test-a aurkeztea.

Stand naturala, askotariko kulturekin osatua

“Egurrak, landaretzak edo burdin oxidoak historia, natura eta jasangarritasuna ekartzen dituzte gogora” azaldu du Maitena Ezkutarik, hau da, “Nafarroako Erresuma” kontzeptuaren balioak.

Stand-a, 500 metro karratukoa, COVID-19 araudiaren arabera moldatutako higiene eta segurtasun protokoloen arabera diseinatua izan da, baliabide audiobisualetarako eta teknikoetarako eremuekin zeinek edizio honetan formatu hibridoa eskatzen duten, desgaitasuna duten pertsonentzako barrera arkitektoniko mota guztiak ezabatuz.

Stand-a material birziklagarriekin eginda dago, kontsumo urriko argiztapena lagun. Teknologiari dagokionez, arlo audiobisualerako ekipo batekin eta streaming-erako beste batekin kontatuko da, eta eszenatoki hibridorako 3,5x2 metroko lead pantaila batekin, zeinek zuzeneko emanaldiaren bitartez edukia denbora errealean administratuko duen, bideo-konferentzietarako eta webinarretarako 30 plataforma baino gehiagoren bitartez.

Sand-a muntatzeko eta desmuntatzeko jarduera Sant Boi de Llobregateko (Bartzelona) 2003, S.A. enpresari esleitu zaio, 54.192,84 euroko zenbatekoagatik.

Nafarroa gainera presente egongo da FITUR Screen sekzioan, zeinen helburua den industria turistikoa eta zinematografikoa konektatzea ahalbidetzen duen plataforma bat eratzea, horretarako turismo zinematografikoari buruzko ezagutza, aktore ezberdinen arteko merkataritza trukea eta sektore hau Espainian garatzeko etorkizuneko proposamenen formulazioa direla medio.

FITUR 2021ek “Nafarroa Efektua” bistaratuko du

Foru Komunitateak FITUR 2021ean “Nafarroa Efektua” aurkeztuko du zeinekin bilatzen den Foru komunitatearen posizionamendua hobetzea natura anitza, landatarra, zuzeneko kultura dakartzan destino bezala, bere adierazle onena Done Jakue Bidea izanik.

Zentzu honetan, FITUR 2021erako eskaintza turistikoa 3 atal nagusitan banatu da zeinen aurkezpena hilak 19an, asteazkena, abian jarriko den, naturaren eta turismo Landatarraren blokearekin. Turismo arloko eta zikloturismo, kirol turismo eta natura arloetako proiektuetan parte hartzen duten turismo agenteek eta entitateek bere ekimenak online aurkeztuko dituzte Iruñatik eta Madrildik.

Hilak 20an, osteguna, Done Jakue Bidearen eguna izango da, 2021-2022 Xakobeoa oinarritzat hartuz. Korea, Alemania, Italia, Frantzia edo Mexiko bezalako herrialde ezberdinetatik konektatutako partaideek ekarpena egingo dute Done Jakue Bideko bezeroaren profilari buruzko bere bertsioa emanez.

Bestalde, Kultura, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Orokorrek baterako-lana egin dute ostegun arratsaldean aurkeztuko den “kultura zuzenean” izeneko produktua diseinatzeko.

Hilak 21ean, ostirala, Nafarroako Eguna izanik, Maria Chivite Nafarroako Lehendakaria FITUR 2021eko jardunaldi instituzional batean buru izango da Madrilen.