2021ko maiatzaren 10a

Ezgaitasun aitortua duten pertsonek eta 65 urtetik goitikoek laguntza eska dezakete protesiak, gurpil-aulkiak, betaurrekoak edo audiofonoak bezalako produktuetarako

Eskubide Sozialetako Departamentuak irisgarritasun-politikak sendotu ditu, horretarako 120.000 euro bideratuz eta arlo horretan erreferentzia izango den zentro bat sortuz
videocam Centro de recursos y valoración de dependencia. collections Irudi galeria

El Departamento de Derechos Sociales ha recuperado una convocatoria de subvenciones para la adquisición de prótesis, sillas de rueda, gafas o elementos que mejoren la autonomía y accesibilidad de las personas con discapacidad o las mayores de 65 años. El ejecutivo va a destinar 120.000 euros a este programa.

Eskubide Sozialetako Departamentuak diru-laguntzen deialdia berreskuratu du, urritasuna duten pertsonen edo 65 urtetik gorakoen autonomia eta irisgarritasuna hobetzeko protesiak, gurpil-aulkiak, betaurrekoak edo elementuak erosteko. Exekutiboak 120.000 euro erabiliko ditu programa horretarako.

Astelehen honetan Carmen Maeztu Eskubide Sozialetako kontseilariak iragarri duenez, Eskubide Sozialetako Departamentuak adinekoek edo desgaitasuna duten pertsonek “sarritan eskatutako” eskari hau asebete du, laguntza-material hauen erosketa bultzatzeko laguntzen deialdi hau zabalduz.

Departamentuko titularrak gaur bisitatu du duela lau urte Iruñan zabaldutako laguntza-produktuen zentroa. Oroitarazi duenez, zentro hau irisgarritasuna sustatzeko beste batzuekin bat datorren neurri bat da, 335.868 euroko inbertsio bat suposatuko duen irisgarritasun unibertsalaren arloan zentro erreferente bat sortzeko funtsa europarretara aurkeztutako proiektu bat izanik.

3.800 euroko laguntza maximoa

Laguntzen deialdi berrira eskariak aurkeztu ahal izango dituzte mendekotasun mailaren bat duten pertsonek, ezberdina izanik produktu motaren arabera, edo 65 urtetik gorakoek zeinek osasun txostenaren bitartez frogatu beharko duten eguneroko funtzioren batean autonomia galera eta laguntza-produktu hauen beharra.

Exekutiboak programa honetarako 120.000 euro bideratuko ditu eta diru-laguntza jasotzeko eskakizunak betetzen dituzten pertsonek azaroaren 30era arte eskatu ahal izango dute. Eskuratutako produktuetarako laguntza eskatu ahal izango da 2021eko urtarrilaren 1etik azaroaren 29ra.

Prozedura honekin, Eskubide Sozialek ekonomikoki kolaboratu nahi dute frogatutako patologiaren bat edo desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea erraztuko duten edota egunerokotasuneko gorputzaren funtzio ezberdinetarako eta bestelako jardueretarako babesa eta laguntza edota partaidetza mugatzen duten gabezien prebentzioa ahalbidetzen duten baliabideen erosketan.

Zehazki, diru-laguntzek estaltzen dituzte honako produktu tipologiak: zaintza eta babes pertsonalaren bideratzaileak (komunetan eusteko edo altxatzeko); komunikaziorako eta informaziorako (betaurrekoak, lentillak, audiofonoak edo moldeak), mugikortasun pertsonalerako (esku-aulkiak edo propultsio elektriko eta garabi bidezkoak), edo atsedenerako elementuak (ohe artikulatua, eskaren aurkako koltxoiak).

Laguntzaren zenbatekoa pertsona eskatzailearen per capita errentaren araberakoa izango da, diru-laguntza maximoa 3.800 eurokoa izanik. Justifikatutako arrazoiagatik salbu, ezin izango da laguntzarik eskatu hurrengo lau urteren barruan.

Deialdiaren eskakizunak navarra.es. atarian kontsulta daitezke. Eskariak Nafarroako Gobernuaren Erregistro Elektronikoan aurkeztea lehenetsiko da edo zuzeneko erregistroetako edozeinetan, horretarako aurretiko hitzordua adostu behar izanik.

Irisgarritasuna babesteko produktuen zentroa

Bere bisitan, Maeztu kontseilariak laguntza produktuen Zentroko instalazioak ezagutu ditu, zein Cuesta de la Reina kalea, 3 helbidean dauden. Zentroa zabaldu zenetik, 700 kontsulta inguru artatu dira, batez bestekoa hileko 15 inguru izanik.

Eremu hau, irisgarritasuna babesteko produktuen Zentroa bezala ezagutzen dena, 2017ko urtarrilean jarri zen indarrean eta bere unean aitzindaria izan zen. Gaur egun Espainiako Laguntza Produktuen Zentroen IPROA sareari dagokio.

Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako Departamentuko balorazio taldeko profesionalek arreta ematen dute egunero bi orduz, astelehenetik ostiralera, 12etatik 14etara, baina une honetan eta izurriaren hasieratik derrigorrezkoa da aurretiko hitzordua eskatzea, 848 42 50 55 telefonoan edo centrodeproductosdeapoyo@navarra.es posta elektronikoan. 

Zentroan eskaintzen dira informazioa, aholkularitza eta baliabide teknikoak edo teknologikoak etxebizitzetan, eremu arkitektonikoetan edo mota ezberdinetako zerbitzuetan eta produktuetan irisgarritasun barreraren bat topatzen duten pertsona guztientzat edo haien senideentzat, betiere pertsona bakoitzaren behar bereziak kontuan hartuta.

Askotariko produktuen laginarekin kontatzen du, barne hartuz gurpil-aulkiak, garabiak, ohe artikulatuak, etab. Arduradunen esanetan “higiene jarduerekin lotutako aholku eskaera ugari jasotzen ditugu, zeinen barne hartzen diren lurraren arrasean dagoen dutxarekin hornitutako bainera egokitua eta jarduera horien garapenerako beharrezko laguntza-produktu guztiak, esaterako barra euskarriak, komuneko aulkia edo wc-rako beso-euskarriak dakartzan goratzekoa”.

Aholkularitza hau halaber eskaintzen dute Tuterako mendekotasunen balorazio Taldeko profesionalek, Tuteran eta Erriberan.

Aholkularitza jarduera honetaz haratago, halaber bere helburuen artean daude, gizarte nafarra irisgarritasun unibertsalaz eta pertsona guztientzako diseinuaren kultura ezartzeaz sentsibilizatzea, Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen gaineko Nazio Batuetako Konbentzioaren 2. artikuluan xedatuari jarraiki.

Zentrotik halaber zerbitzu sozialetako eta sanitariotako profesionalak prestatzen dira, hedapen jardunaldiak antolatzen dira eta arlo honetako beste proiektu berritzaile batzuk babesten dira, kidetze-ehunarekin edo entitate pribatuekin elkarlanean.

Irisgarritasun unibertsalaren arloko erreferentzia zentro baten sorrera

Azkenik, Eskubide Sozialetako Departamentuak funtsa europarretara proiektu bat aurkeztu du irisgarritasun unibertsalaren arloan zentro erreferente bat sortzeko, Nafarroako Gobernuaren departamentuekin harremanetan, zeinek irisgarritasun unibertsalerantz bideratutako eraldaketa sustatuko duen, 2018an onartutako arlo honetako Foru legean xedatu bezala. Aurreikusitako inbertsioa 335.868 eurokoa da.

Zentrotik irisgarritasun arloan existitzen den ezagutza hedatu eta barreiatu nahi da txertatzen joan dadin hiri-gune publikoetan, azpiegituretan eta eraikuntza, garraiotan, komunikaziotan hala nola jendearen eskura dauden produktuetan eta zerbitzuetan, eta honako harremanetan: administrazio publikoa, zuzenbide administrazioa, kultura ondarea, kultura-, kirol- eta aisialdi- jarduera, enplegua eta hezkuntza sistema.

Aurreikusten du Nafarroako egoeraren analisi bat egitea, entitate publikoetan eta pribatuetan aholkua ematea, irisgarritasun arloan gogoeta foro bat sortzea, eta irisgarritasun arloan ikerketa sustatzea.

Proiektu honek “harrera bikaina izan du erakunde europarrean, Espainiako Gobernuak Foru Exekutiboari jakinarazi dionez”, esan du Maeztuk. “Halaber bultzada bat suposatuko du 2019-2025 Nafarroako II desgaitasun planerako, zeinek barne hartzen dituen bere jarduketen artean, esparru, ondasun, produktu eta zerbitzuen irisgarritasun baldintzak hobetzera bideratutako programak, bereziki eskumen publikoari dagozkionak. Irisgarritasun unibertsala bermatzea da aukeren berdintasuna, autonomia pertsonalaren sustapena, komunitatean txertatzea hala nola pertsona guztien eta, bereziki, desgaitasuna duten pertsonen bizitza independentea bermatzea”, ondorioztatu du.