60 urtetik gorako 10 pertsonatik 9k txertoaren dosi bat jaso dute, gutxienez, Nafarroan

Osasun Departamentuak  dei egin die injektagarria jarri ez duten talde horietako pertsonei zitazio-sistemarekin harremanetan jartzeko
2021ko maiatzaren 10a
 Personas vacunadas con al menos una dosis.
camera_alt  Personas vacunadas con al menos una dosis.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Osasun Departamentuak COVID-19aren aurkako txertaketa-estrategiarekin jarraitzen du, bi norabidetan: alde batetik, 60 urtetik gorako populazioaren taldeak ixten, eta, bestetik, aurreko astean hasitako 60 urtetik beherako pertsonen txertaketa prozesuarekin jarraitzen du, talde horretako adin-tarte handiagoi txertoa jartzen eta aste honetan 55 urteko tarteraino iritsiko da, hau da, 38.000 pertsona baino gehiagoko xede-populazioa. Azken talde horrek telefono mugikorretan SMS mezuak jasotzen jarraituko du,  zitazioa kudea dezaten.

Nafarroan, 60 urtetik gorako 10 pertsonatatik 9k txertoaren dosi bat jaso dute gutxienez, 170.802 pertsonako xede-populaziotik. Horri dagokionean, eta talde horien txertaketa ixten joateko helburuarekin, Osasun Departamentuak deia egin die dosia jaso ez duten 60 urtetik gorako pertsonei sistemarekin harremanetan jartzeko, posta elektronikoa bidalita (vacunacion@navarra.es) edo 948 370 120 telefonora deituta.

Talde aktibo horiei txertoa jartzeaz gain, zitazio sistematikoa amaituta zuten taldeen bigarren aukerekin jarraitzen da eta ezaugarri bereziak direla-eta txertoa jartzea komeni zitzaien taldeei dei proaktiboak egiten, indarrean den estrategiaren arabera.

Aurretiko asteetan inmunizazioa hasitako adin-taldeekin jarraitzea aurreikusten da aste honetan, bereziki 60 eta 65 urte eta 66 eta 69 urte arteko tarteetan, lehen dosiak amaitu eta 70 eta 79 urte artekoekin bigarrenak jartzen aurrera egiteaz eta 80 urtetik gorakoekin jarraibidea amaitzeaz gain.

Era berean, arrisku oso handiko taldearekin jarraitzen da; hasierako dosia amaitzen ari dira talde horretan eta jarraibidea ixten ere bai, 3 eta 6 taldeetako pertsonen txertaketa berrikustearekin batera (osasun-langileak, soziosanitarioak eta oinarrizko talde profesionalak), aurreko txanden zain baitaude, bai eta injektagarria jartzea gomendagarri egiten duten baldintza bereziak dituzten beste pertsona batzuena ere.

Asteko aurreikuspena Nafarroan: 30.600 dosi

Iruñeko Eremuan eta Iruñerrian, Lehen Arretan koordinatutako taldeak txertoa jartzen arituko dira horretarako prestatutako lekuetan (FOREM, NUPeko kiroldegia eta Maristen eskola zaharra). Astelehenetik igandera egingo dute, ostegunean, ostiralean, larunbatean eta igandean FOREMen izan ezik. Ordutegia 8:30etik 21:10era bitartekoa izango da.

Iruñeko Eremuko landa-guneei dagokienez, gaur astelehena dosiak jarriko dira Altsasun (pilotalekua), Agoitzen (pilotalekua) eta Zangozan (pilotalekua); maiatzaren 11n, asteartea, herri hauetan izango dira: Leitza (polikiroldegia), Etxarri Aranatz (liburutegia), Gares (pilotalekua) eta Elizondo (pilotalekua); era berean, bigarren aukerak izango dira Azpilagaña, Iturrama, San Juan, Leitza, Doneztebe eta Milagrosako osasun-zentroetan. Maiatzaren 12an, asteazkena, herri hauetan izango dira: Zarrakaztelu (polikiroldegia), Auritz (osasun-zentroa),  Erriberri (kiroldegia), Irurtzun (kiroldegia), Izaba (pilotalekua), Zaraitzu (Ezkarozeko etxea), Lesaka (kultur etxea); eta bigarren aukerak Elizondon, Noainen, Etxabakoitz eta Zizur. Ostegunean, berriz, herri hauetara iritsiko dira: Artaxoa (Larragako pilotalekua), Doneztebe (kiroldegia), Tafalla (kultur etxea), Irurtzun (kiroldegia), eta bigarren aukerak Arrotxapean, II. Zabalgunean eta Alde Zaharrean.

Maiatzaren 14an, ostirala, herri hauetan izango da aukera: Lesaka (kultur etxea), Azkoien (kultur etxea), Ultzama (Larraintzar pilotalekua), Zangoza (pilotalekua), eta bigarren aukerak Lesakan. Larunbatean eta igandean NUPen eta Maristen Eskolan jarriko dira txertoak.

Modu horretan, Iruñeko Eremu osoan (Iruña eta Iruñerria eta landa-guneak), aste osoan zehar, 22.604 pertsona zitatuko dira.

Bestalde, Tuterako Osasun Eremuan, 69 eta 66 urte, 65 eta 60 urte eta 58 eta 59 urte arteko taldeekin jarraituko da aste honetan; aldi berean, bigarren dosiaren pautak ixten jarraitzen da 79 eta 70 urte arteko taldeetan eta 80 urtetik gorakoetan. Aste honetan zehar, astelehenetik igandera, guztira 4.428 dosi jarriko dira.

Tuterako Osasun Eremuan, gaur hasi eta igandera bitarte txertoa jartzen arituko dira Erriberako hiriburuko Jesuiten Ikastetxeko polikiroldegian, ostirala eta larunbata kenduta. Horrez gain, gaur, astelehena, dosiak jarriko dira Buñuelen (kiroldegia) eta Sofia Erregina Ospitalean; bihar, asteartea, Cascanten (pilotalekua) eta Sofia Erregina Ospitalean izango da txertoa jartzeko aukera; asteazkenean, berriz, Cintruenigon (polikiroldegia) eta Sofia Erregina Ospitalean; ostegunean, Corellan (polikiroldegia); eta ostiralean, Valtierran (kiroldegia) eta Sofia Erregina Ospitalean.

Bestalde, Lizarrako Eremuan, bihar, asteartea, 150 dosi jarriko dira Garcia Orcoyen Ospitalean; asteazkenean eta ostegunean, Lizarran (Musika Eskola), Lodosan (kultur etxea), San Adrianen (Gazteria Etxea), Allon (pilotalekua), Villatuertan (kiroldegiko pilotalekua), Antzi-Ameskoan (Udaletxea), Vianan (kiroldegia) eta Los Arcosen (kultur etxea). Bi egun hauetan zehar, asteazkenean eta ostegunean, udalerri horietan 3.313 dosi baino gehiago jartzea aurreikusten da, eta horiei gaur goizeko 150 dosi gehitu behar zaizkie (guztira 3.563).

80 urtetik gorakoen %97ak bere txertaketa osatu du

Nafarroako txertaketa-prozesuari dagokionean, atzo 3.484 dosi jarri ziren, eta, beraz, 297.715 txerto jarri dira Nafarroak orain arte jasotako 329.045 dositatik. Gaur goizean Pfizer etxeko 23.400 dosi iritsi dira. Orain arte txertaketa 91.632 pertsonak osatu dute, bigarren dosia atzo 1.602 pertsonak jaso ondoren.

Estaldurari adin-taldeen arabera erreparatuta, gutxienez dosi bat jarri zaie 80 urtetik gorako pertsonen %100ari, 70 eta 79 urte artekoen %96,6ari, 66 eta 69 urte artekoen %79ari eta 60 eta 65 urte artekoen %85,6ari.

60 urtetik gorakoen adin-tarte horietan, gainera, jarraibidea osatu da 80 urtetik gorakoen %97ren kasuan eta 70 eta 79 urte artekoen %41,9ren kasuan. Horrez gain, jarraibide osoa egina du 66 eta 69 urte artekoen %9,5ak eta 60 eta 65 urte artekoen %7,5ak.

60 urtetik beherako adin-tarteetan, gutxienez dosi bat jaso du 50 eta 59 urte artekoen %19,7ak, 40 eta 49 urte artekoen %16,7ak, 30 eta 39 urte artekoen %12,2ak, 20 eta 29 urte artekoen %11,5ak eta 19 urtetik beherakoen %1ak.

Guztira, gutxienez dosi bat jaso duten 16 urtetik gorako biztanleen ehunekoa %37,9koa da eta jarraibide osoa egindakoena %16,6koa.