Osasuneko eta Hezkuntzako Departamentuek graduazioak atzeratzea gomendatu dute

Izurria kontrolatzeko eta txertaketan aurrera egiteko giltzarri diren asteotan, COVID-19a kutsatzeko arrisku-egoerak saihesteko luzatu dute aholkua
2021ko maiatzaren 4a

Nafarroako Gobernuko Osasun eta Hezkuntza Departamentuek aho batez gomendatu dute, ahal den neurrian, garaiotan ohikoak diren graduazioekin lotutako ospakizun, ekitaldi eta jaiak ekaina amaiera arte atzeratzea, gizarte hartu-emanak gutxitu eta COVID-19aren kutsatzeak saihesteko. Izan ere, datozen asteak giltzarri dira, txertoa jartzeko une erabakigarriarekin bat etorriko baitira, Foru Komunitatean izurriaren kudeaketa eta kontrola gauzatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).