Nafarroak Europako hiri-berrikuntzako “Bauhaus Berrirako” hautagaitza sustatuko du

Aierdi eta Ollo kontseilariek diziplinarteko lan taldea aurkeztu dute, non eragile instituzionalek, profesionalek, sozialek eta kulturalek parte hartzen duten
2021ko maiatzaren 4a
Aierdi lehendakariordea eta Ollo kontseilaria 'New Bauhaus'
  ekimenerako Nafarroako hautagaitza landuko duten arduradun eta ordezkariekin. 
camera_alt Aierdi lehendakariordea eta Ollo kontseilaria 'New Bauhaus' ekimenerako Nafarroako hautagaitza landuko duten arduradun eta ordezkariekin.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

José María Aierdi, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako lehendakariorde eta kontseilariak eta Ana Ollo, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak gaur goizean Nafarroak Europako hiri-berrikuntzako “Bauhaus Berrirako” hautagaitza sustatuko duen diziplinarteko taldea aurkeztu du.

Foru Exekutiboak gaur eratu du lehenengo lan-taldea “Bauhaus Berria” EB-ko proiektuarekin bat egiteko asmoz, hiriak beste ikuspegi batekin eraikitzeko estrategia nagusiak definituko dituelakoan, ardatz nagusia bertan artikulatzen diren giza eta kultura harremanak izanik, bereziki COVID-19aren krisiaren ondoren.

Proiektuak, Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Orokorraren lidergoa eta Nasuvinsa-ren laguntza teknikoaren kolaborazioa lagun, oinarritzat hartzen ditu Green Deal edo Europako Hitzarmen Berdea hala nola 2030 Agendaren hiri jasangarritasunerako irizpideak, “izurriaren ondoren bizikidetza hobeto nola garatu ustiatzeko itxaropen proiektu bat” izanik.

Lan-taldea osatzen dute, besteren artean, Nafarroako Gobernuaren Kanpo Ekintza, Etxebizitza eta Kulturako zuzendaritza orokorretako kideek, hala nola Nasuvinsa-ko ordezkariek, Euskadiko eta Nafarroako Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Aparejadoreen Elkargo Ofizialak, Eraikuntzaren Lan Fundazioak, Hirigintzako Arkitektoen Elkarteak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Nafarroako Unibertsitateak, Sakana Garapen Agentziak, Pasivhaus Partzuergoak, Huarte Kultur Guneak, Avant Garde-Tudelak, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak, Orekari Kooperatibak eta Zabala Aholkularitzak.

Talde hasiberri hau hemendik aurrera kide berriekin kontatzen hasiko da, lan-saio ezberdinak garatuz doazen heinean, zabalik baitago Europar Batzordeak “hiri berrikuntzarako olatua” izendatutako estrategian parte hartzeko interesa duten erakunde haientzat guztientzat,.

Artea, zientzia eta arkitektura bateratzea

New European Bauhaus ingurumen, ekonomia eta kultura mugimenduarekin, exekutibo europarraren helburua da diseinatzaileak, artistak, zientzialariak, arkitektoak eta herritarrak orokorrean mobilizatzea, eguneroko arazoak konpontzeko lagungarriak diren balizko proiektuen inguruko ideien bateratze-lana eginez. Aldi berean, asmoa da sustatzea “kolaborazio ereduak zeinek zientzia, teknologia, artea eta kulturaren arteko mugak eraitsiko dituen, ardatz nagusi modura hartuta estetika, jasangarritasuna eta gizarte inklusoa”.

Ildo horretatik, Europar Batzordeak deialdi bat indarrean mantentzen du EB osoan kideak hautatzeko, zein dagokion garapenean zehar sustatzaile edo solaskide giltza bezala jardungo diren halaber bere diseinuan parte hartuz.

EB-ren eskutik garatutako ko-diseinuaren une honetako fasean, helburua da kontzeptuari forma ematea ideiak ustiatuz, behar eta erronka larrienak detektatuz eta interesatutako alderdiak konektatuz. Testuinguru honetan barne hartzen dira halaber New European Bauhaus sariak, horien helburua izanik hamar kategorien araberako praktika egokiak eta adibideak detektatzea eta kategoria horietako bakoitzari 30.000 euro esleitu zaizkio.

Atariko ekintza hauek ezagutzera emango dira aurtengo udazkenean, proposamenen deialdien argitalpenean, asmoa izanik Europako Bauhaus Berriaren ideiak indarrean jartzea gutxienez Batasuneko bost Estatu kidetan, horretarako EB-ko funtsak erabiliz maila nazionalean eta erregionalean. Eta hirugarren epe batean, hedapenekoan, esfortzuak bideratuko dira, 2023ko urtarriletik aurrera, Europako Bauhaus Berria definitzen duten ideiak eta kontzeptuak hedatzera, proiektu berriak, sareen sorrera eta ezagutzekin eginiko baterako-lana direla medio, Europan bertan hala nola honetatik kanpo.

Jasangarritasuna eta inklusioa

Laburbilduz, Jose Maria Aierdi kontseilariak eta Ana Ollo kontseilariak azpimarratu dutenez, helburua da Hitzarmen Berdea hedatzea, etorkizun jasangarri eta inklusibo bat irudikatzeko eta eraikitzeko esfortzu kolektibo baten eskutik, eremu eskuragarriekin, zeinetan kultura, diziplina, genero eta adin ezberdinetako pertsonen arteko solasaldia guztiontzat toki hobeago bat sortzeko aukera bihurtuko den. Europako Bauhaus Berriak halaber ekonomia inklusiboago bat bilatzen du, zeinetan aberastasuna banatuko den, eremuak eskuragarriak izango diren eta gizarte kohesioa bultzatuko den.

Biek esan bezala, “gonbidapen bat da ikuspegia aldatzeko eta erronka ekologikoetan zein digitaletan gure bizitza onerako eraldatzeko aukera berriak topatzeko. Gure bizi-esperientziaren kalitatea hobetzen saiatzeko, materialen sinpletasuna, funtzionaltasuna eta eramangarritasuna baloratzen ikasteko, betiere gure eguneroko bizitzan beharrezkoak izango diren erosotasuna eta erakargarritasuna kaltetu gabe”. “Halaber, eraikitako gure ingurunearen eta planetako ekosistemen arteko solasari bidea emango dioten irtenbide jasangarriak hizpide izatean datza. Ziklo naturaletan inspiratutako leheneratze ikuspegiak aplikatzean, zeinek ahalbidetuko duten baliabideak berritzea eta bioaniztasuna babestea”, adierazi dute.

Barne hartzen dira, halaber, “esperientzia aberasgarriak, zeinen arabera beharrak gure dimentsio materialaz haratago asebeteko diren, sorkuntzan, artean eta kulturan inspiratuta. Bauhaus Berriak esan nahi du aniztasuna batzuk besterengandik ikasteko aukera bezala aintzat hartzea”, arbuiatu dute.

Zentzu honetan, Úrsula von der Leyen Europar Batzordeko lehendakariak proiektuaren aurkezpenean esandako hitzak oroitu dituzte “berrikuntzarako europar olatu bat indarrean jarriko du zeinen bitartez Batasuna ekonomia zirkularraren liderra bihurtuko den, ingurumen edo ekonomia arloko proiektu bat izateaz haratago Europarako kultura proiektu berri bat delako”.

Edozein kasutan, herritarrak, adituak, enpresak eta entitateak biltzeaz eta etorkizuneko bizi-esparruak gizartekoiagoak eta eskuragarriagoak nola bihurtu ikasteko solasaldiak bultzatzeaz gainera, helburua da ideia eta produktu berritzailetarako finantzaketa babesa erraztea, 2021-2027 hainbat urtetarako finantzaketa esparruan barne hartuko diren proposamen berezien eta programa koordinatuen deialdien bitartez.

Bauhaus kontzeptua

Ekimenaren izena historikoki ospetsua den eta XX. mende hasieran Walter Gropius arkitektoaren eskutik Alemanian sortu zen Bauhaus arkitektura eskolatik dator, zeinek diseinuaren mundua modernizatzeko balio izan zuen, bere ardatz nagusia funtzionaltasuna izanik.