Kontsumo- eta arbitraje-zerbitzuak artatutako kontsulta kopuruak % 60 gora egin zuen 2020an
Guztira, 12.208 kontsulta, 1.217 erreklamazio, 223 bitartekaritza, 168 arbitraje eta 412 ikuskapen kudeatu ziren, eta 20 arau-hauste zehatu
Asteartea, 2021ko Maiatzaren 4a

Nafarroako Gobernuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak kontsumoari buruzko 12.208 kontsulta artatu zituen iaz, hau da, % 60 gehiago 2019ko datuekin alderatuta. Nahiz eta pandemiak eragin zuzena izan murrizketetan, datu horiek urrutiko arretari emandako bultzadari esker prestazioa handitu egin dela berresten dute, bai kontsulta-postontziaren bidez, bai haren ordutegiak zabalduz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).