Ollo kontseilariak Sadarrera egindako bisitan, klubak euskararen erabilera bultzatzeko egiten dituen ekintzak ezagutu ditu

Osasunaren Hizkuntza Kudeaketa Hobetzeko Planaren barruan daude, eta Euskarabidearen babesa du
2021ko apirilaren 30a
Ezkerretik eskuinera AEK-ko Oianko Garde (Ahize Hizkuntza
  Aholkularitza), Euskarabideako zuzendari Mikel Arregi, Herritarrekiko
  Harremanetako kontseilari Ana Ollo, Osasunako bazkide arloko arduradun
  Mikel Vivanco eta AEK-ko kide Mikel Urdangarin.
camera_alt Ezkerretik eskuinera AEK-ko Oianko Garde (Ahize Hizkuntza Aholkularitza), Euskarabideako zuzendari Mikel Arregi, Herritarrekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo, Osasunako bazkide arloko arduradun Mikel Vivanco eta AEK-ko kide Mikel Urdangarin.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, Mikel Arregi Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuko  zuzendari kudeatzailearekin batera, Sadarreko instalazio berriak bisitatu ditu gaur goizean. Bisitan Luis Zabalza eta Miguel Cuesta klubeko presidenteak eta presidenteordeak hartu dituzte, hurrenez hurren, eta Osasunak bultzatzen duen 2018-2021 Hizkuntza Kudeaketa Hobetzeko Planean jasotako ekintzak ezagutu ahal izan dituzte.

Ondore, klubeko buruekin buruekin izandako bileran, bi erakundeek hizkuntzaren normalizazioaren alde lan egiteko konpromisoa hartu dute, klubeko jarduera guztietan elebitasuna erabiltzea lehenesten duten ekintzekin.

Club Atlético Osasunaren estatutuek bosgarren artikuluan jasotzen dute klubaren berezko hizkuntzak gaztelania eta euskara direla eta, beraz, biak erabiliko direla bere jarduera guztietan.

Eremu horretan, Euskarabidea-Nafarroako Euskararen Institutuak lagundu du plan hori, Nafarroan dauden sektore pribatuko zentroetan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzeko eta sustatzeko laguntzen deialdiaren bidez. Zenbatekoa: 9.404,34 euro 2020. urtean.

Planak hainbat maila hartzen ditubarne, hala nola komunikazioa, hizkuntza-paisaia eta irudi korporatiboa. Besteak beste, Sadar estadioko errotulazio elebiduna edo bazkideekiko komunikazioa aurreikusten ditu. Sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurriak ere jasotzen dira.