Descárgate la app
Ollo kontseilariak Sadarrera egindako bisitan, klubak euskararen erabilera bultzatzeko egiten dituen ekintzak ezagutu ditu
2021ko apirilaren 30a
Ollo kontseilariak Sadarrera egindako bisitan, klubak euskararen erabilera bultzatzeko egiten dituen ekintzak ezagutu ditu
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, Mikel Arregi Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailearekin batera, Sadarreko instalazio berriak bisitatu ditu gaur goizean. Bisitan Luis Zabalza eta Miguel Cuesta klubeko presidenteak eta presidenteordeak hartu dituzte, hurrenez hurren, eta Osasunak bultzatzen duen 2018-2021 Hizkuntza Kudeaketa Hobetzeko Planean jasotako ekintzak ezagutu ahal izan dituzte.
Ondore, klubeko buruekin buruekin izandako bileran, bi erakundeek hizkuntzaren normalizazioaren alde lan egiteko konpromisoa hartu dute, klubeko jarduera guztietan elebitasuna erabiltzea lehenesten duten ekintzekin.
Club Atlético Osasunaren estatutuek bosgarren artikuluan jasotzen dute klubaren berezko hizkuntzak gaztelania eta euskara direla eta, beraz, biak erabiliko direla bere jarduera guztietan.
Eremu horretan, Euskarabidea-Nafarroako Euskararen Institutuak lagundu du plan hori, Nafarroan dauden sektore pribatuko zentroetan euskararen erabilera eta presentzia bultzatzeko eta sustatzeko laguntzen deialdiaren bidez. Zenbatekoa: 9.404,34 euro 2020. urtean.
Planak hainbat maila hartzen ditubarne, hala nola komunikazioa, hizkuntza-paisaia eta irudi korporatiboa. Besteak beste, Sadar estadioko errotulazio elebiduna edo bazkideekiko komunikazioa aurreikusten ditu. Sentsibilizazio- eta prestakuntza-neurriak ere jasotzen dira.