Pirinioetako Planak euskalkien berreskuratzea landuko du eskualdeko dinamizazio ekintzen artean
Uskara lan taldeak tokiko euskararen ikerketa hasi du 30 bat herritarren parte hartzearekin
Asteartea, 2021ko Apirilaren 27a
“Bortuetako euskalkiak” foroko parte hartzaileak.

Gu Pirinioa Planeko Uskara lan taldeak www.gupirinioa.eus tokiko bailaretako euskalkiak berreskuratu eta ikusarazteko asmoz hausnarketa eta parte hartze prozesuari ekin dio eskualdeko dinaminaziorako ekintzen artean.

Horretarako, arloko lehen jarduera moduan, “Bortuetako Euskalkiak” jardunaldia egin du Ariben. Bertan zonaldeko 30 bat herritarrek parte hartu dute eta tokiko euskararen erabilera nahiz ezagutza aztertu dituzte, baita euskalkiak zein pirinioetako hitzak berreskuratzeko ekintzak ere.

Bilera honekin hasiera eman zaio zonaldeko euskalkien ezagutza zabaltzeko komunikazio bideak aztertzeari, hala nola, hizkuntzaren erabilera udal eta toki entitateetan, tokiko komunikabideetan, aisialdian, hezkuntzan, zerbitzuetan edo seinalizazioan. Gainera, ideiak eta iritziak bildu dira euskalkien erabilera sustatzeko egin daitezkeen ekintzak biltzeko. Euskalki horiek ia desagertuta daude zenbait bailaratan eta beste batzuetan oso hiztun gutxi dituzte.

Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak abian jarri zuen Pirinioetako Ekintza Plana duela urtebete, Pirinioetako Mahaia osatzen duten tokiko erakundeekin eta beste gizarte-eragile batzuekin batera. Plan horrek hainbat lan-ildo sektorial biltzen ditu, etxebizitzarekin, enpleguarekin, turismo iraunkorrarekin, lehen sektorearekin edo zerbitzu publikoekin zerikusia dutenak, eskualde hori biziberritzeko, haren garapen jasangarria sustatzeko. Baina kultura-ekimenak ere baditu, hala nola euskalkiak berreskuratzeko foro hau, Gu Pirinioko bulegotik, Burgin, Pirinioetako Mahaiko euskara-taldearekin batera.

Lehen saioan Erroibarko, Luzaideko, Aurizko, Artzibarko, Orotz-Beteluko, Aezkoako, Zaraitzuko eta Erronkariko bizilagunek hartu dute parte. Ekimen honetan parte hartu nahi duen eskualdeko edozein herritar harremanetan jar daiteke info@gupirinioa.eus helbidera idatzita.

“Bortuetako euskalkiak” foroko parte hartzaileak.
Aribeko jardunaldian sortutako murala.