Descárgate la app
Hezkuntzak eta Sesmako Udalak ikastetxe publiko berria eraikitzeko hitzarmena sinatu dute
2021ko apirilaren 26a
Hezkuntzak eta Sesmako Udalak ikastetxe publiko berria eraikitzeko hitzarmena sinatu dute
Carlos Gimeno Gurpegui, Hezkuntzako kontseilariak, eta Maria Rosario Echávarri Pinillos, Sesmako alkatesak, elkarlanerako hitzarmena sinatu dute gaur herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoa eraikitzeko. Hala, Sesmako Udalak Hezkuntza Departamentuaren esku utziko du 2.630 m2ko lursaila ikastetxe berria eraikitzeko. Horretarako 3.557.573,54 euro inbertituko dira.
Ikastetxe berria, 2022an zehar eraikiko da, herriko kirol azpiegituren ondoan. Eraikinak Haur eta Lehen Hezkuntzako 11 talde hartzeko ahalmena izango du. Modu honetara egun Virgen de las Nievas ikastetxea eraikin berrira lekualdatuko da 2022an, eta hala, erantzuna emango zaio ikastetxeak dituen edukiera eta irisgarritasun arazoei.
Exekuzio proiektua, egun lizitazio prozesuan, 2020ko hirugarren hiruhilekoan idatziko da, jarraian lanen lizitazioa eta exukuzioa egiteko. Behin lanak amaitzean, Hezkuntza Departamentuak azpiegituraren funtzionamendu egokia frogatuko du, eta hornitu ondoren Sesmako Udalari lagako dio, azken honek izango baitu ikastetxearen kudeaketa eta mantenua, gaur zinpetutako akordioak jasotzen duen moduan.