Osasun Departamentuko kanpaina batek izurrian adineko pertsonek bizi izan duten egoeraz ardauratzeko eskatzen die herritarrei
Kolektibo protagonistarekin elkarlanean diseinatua, bere gaitasunak eta baliabideak aitortzea eta bere autonomia babestea planteatzen du
Osteguna, 2021ko Apirilaren 22a

Nafarroako Osasun Publikoko eta Lan Osasuneko Institutuak “Galdetu iezadazu” kanpaina sustatu du, COVID-19ak eragindako fatiga une zail honetan, adinekoen egoera ezagutzeko, bai emozionalki ala sozialki zein fisikoki eta kognitiboki. Hori du asmo kanpainaren lemak: “Zure galderekin, interesa agertzen duzu. Zure galderekin, adinekoen autonomia errespetatzen ari zara”.  

Ekimen hau diseinatzeko orduan adinekoen kolektiboetako sei ordezkariren kolaborazioarekin kontatu da, eta lantzen dira, interesa eta tratu ona lagun, ongizate emozionala, babes soziala, ariketa fisikoa eta elikadura, beste gaien artean, eta planteatzen du adineko pertsonak babestea eta animatzea bere trebetasunak, indar-gunak eta baliabideak aipatuz hala nola bere eskubideak eta autonomia errespetatuz. Horrela, adinkeriari edo adinaren araberako bereizkeriari aurre eginez.

Mª Angeles Nuin Villanueva NOPLOI-ko zuzendari gerentearen esanetan, kanpaina honekin, zein gizarte guztiarengana zuzenduta dagoen, lantzen dira “bai zahartze aktiboa eta osasuntsua eta bai izurriaren ondoriozko nekea" gizarte osoa eta, bereziki, adineko pertsonak kaltetu dituen krisi sanitarioaren luzapenak eragin duena.

Gainera, Nuinen esanetan, egungo egoeraren konplikazioez haratago, adineko pertsonek jarraitzen dute ametsak eta betetzea nahi luketen proiektuak izaten. “Hain zuzen, etorkizunari, harremanak zabaltzeko eta maite dituzten pertsonak besarkatzeko aukerari  itxaropenez begiratzen diotela erakusten digute”, esan du.

Ariketa fisikoa sustatzea eta osasun emozionala zaintzea

Adineko pertsonek egoera ezberdinak gainditu dituzte izurri honetan: konfinamendua, deskonfinamendua, mugikortasun eta kontaktu murrizketak, etab. Batzuk isolatu egin dira, beste batzuk harremanak gehienbat telefonoz edo Internet bidez izan dituzte eta beste batzuk berriz, ahal izan duten orotan irtetea hautatu dute. Edozein kasutan, egoera nola bizitzen ari direnari buruz hitz egitea lagungarria gertatu ahal zaie.

Garai honetan zehar, ariketa fisiko mota ezberdinak egin dituzte etxean, baina halaber agerian jarri da, orokorrean, mugikortasunaren murrizketa zein atzeman daitekeen indarraren eta orekaren galeran, erorketen hedapenean, etab. Elikadurari buruzko azterketen arabera, pisuan aldaketak atzeman dira, igotzeagatik edo jaisteagatik. Horregatik, funtsezkoa gertatzen da ariketa fisikoa eta elikadura osasuntsua bultzatzea.

Garai zailak izaten ari dira, ziurgabetasun handikoak; alditan ondo eramaten dira, beste batzuetan aldiz antsietatea, estresa, beldurra edo tristura azaltzen dira. Zenbait pertsona gaixotu egin dira, beste zenbaitek galerak jasan dituzte. Horregatik, oinarrizkoa da emozioak zaintzea, familia, gizarte eta aisialdiko harreman ziurrak berreskuratzea eta jarduera mentala sustatzea; baita dolua kudeatzea ere.

2020ko apirilean Osasun Departamentuak Konfinamendu Garaian Nafarroako Biztanleriaren Osasun Egoerari buruz eginiko azterketa baten arabera 65 urtetik gorako biztanleriaren erdiak adierazi zuen epe horretan bere osasun arazoek edo ondoezek okerrera egin zutela. Hala ere, azterketak halaber jakitera eman zuen familiaren, lagunen eta auzoko edo herriko ingurunearen babesa handia jaso zuten pertsonen portzentajearen gorakada, eta horrek agerian jartzen du babes komunitarioa garatu dela.

Horregatik kanpainaren aholkua da, adinekoekin izaten diren familia eta gizarte harremanetan, zer egin behar duten esan beharrean, ondorengoak bezalako galderak egitea: nola ari zara eramaten pandemia?, zola sentitzen zara?, zer daukazu gaur jateko?, ibiltzera irteten al zara? edo nahi al duzu zerbaitetan laguntzea?

Kanpainaren edukia

Webgune berezi bat sortu da Nafarroako Gobernuaren atarian zeinetan kanpainaren informazioa hala nola bere bideo nagusia eta beste atal berezi batzuk barne hartzen diren; horietan, sei pertsona ezberdinek, egoera eta esparru ezberdinetan, bere egunerokotasunagatik galdera egitera animatzen gaituzte. Bideo nagusia Erresuma Batuko Greater Manchester Combined Authority (GMCA) erakunde publikoaren Keeping Well this Winter kanpainan inspiratuta dago.

Bestalde, prentsan barreiatzeko iragarkiak, telebistako spot bat eta osasun zentroetan, udaletxetan eta adinekoen elkartetan banatzeko kartelen materiala diseinatu dira, baita sare sozialetarako mezuak ere #GaldeIezadazu etiketekin. Urteko azken hiruhilekoan, aurreikusita dago halaber irratiko iragarkiak barreiatzea, markesinetan kartelak instalatzea hala nola liburuxka bat eta egutegi bat elaboratzea.

Kanpainaren diseinuan kolaboratu dute Nafarroako Osasun Eskolak, Nafarroako Geriatria eta Gerontologia Elkarteak eta adinekoen elkartetako sei ordezkariek. Horien artean daude Aitonak Mendiko Kluba, Lacarra Adinekoen elkartea, Berriozarreko adinekoen Udal Zentroa, Nafarroako Berdintasunaren aldeko Emakumeen eta/edo Feministen Elkarteen Koordinakundea (COMFIN), “Hirugarren Adina” Adineko Pertsonen Elkarteen Konfederazioa eta Donibaneko Adineko Pertsonaren aldeko Hitzarmena. Aurreikusita dago, bere garapenean zehar, gizarte eta udal zerbitzu eta entitate ezberdinek ere parte hartzea.

‘Izurri garaietan osasuntsu zahartzea’ tailer berria

Kanpaina NOPLOI-ren Osasun Sustapenerako Sekzioaren proiektu zabalago batean kokatzen da, Adinekoak eta COVID-a, zeinetan helburuak partekatzen diren 2019-2023 Osasun Mentalaren Planarekin, Osasunbideatik garatzen ari diren beste ekimen batzuren osagarri modura.

Proiektu honetako atala izanik, Nafarroako Osasun Eskolak halaber gaur egun adineko pertsonengana zuzendutako zuzeneko tailer bat eskaintzen du, “Izurri garaietan osasuntsu zahartzea” izenburuarekin. Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Eskolako webgunean edo bestela 848 42 34 50 telefonoan. Bide hauetatik bertatik, gizarte eta udal entitateek Osasun Eskolari jarduera honen antolaketa bateratua eskatu ahal diote, bere egoitzetan, auzoetan edo udalerrietan eskaintzeko.   

Galdetu iezadazu kanpainan parte hartzen duten adinekoen elkarteetako hainbat kide: ezker eskuin, José Miguel Pérez Arregui, Maite Marturet Ripa, Pilar Bobes Fernández, Santiago Vicente Borrego, Mª Ángeles Angulo Vicente eta Joaquín Almoguera Latasa. Sagrario Lekunberri Seviné eta Camino Oslé Guerendiain falta dira.