EBk 450.000 euro eman dizkio Nafarroak lidergoa duen proiektu bati, enpresa txiki eta ertainen berrikuntza hobetzeko

Onartutako Espainiako 15 proiektuen artean dagoen "No Limits" proposamen nafarrak egoeraren diagnostikoa egiteko laguntza teknikoa izango du
2021ko apirilaren 19a
videocam EBk 450.000 euro eman dizkio Nafarroak lidergoa duen proiektu bati, enpresa txiki eta ertainen berrikuntza hobetzeko collections Irudi galeria

Onartutako Espainiako 15 proiektuen artean dagoen "No Limits" proposamen nafarrak egoeraren diagnostikoa egiteko laguntza teknikoa izango du

Europako Batzordeak 450.000 euroko laguntza teknikoa eman dio "No Limits" Nafarroako proiektuari, enpresa txiki eta ertainen berrikuntzarako, produkziorako eta lehiakortasunerako gaitasuna handitzeko helburuarekin. Nafarroako Gobernuak zuzentzen duen ekimena da, eta Madrilgo, Andaluziako zein Extremadurako autonomia erkidegoek ere parte hartzen dute bazkide gisa.

Proiektua prentsaurrean aurkeztu dute Ana Ollo Herritarrekiko Harremanen kontseilariak eta Mikel Irujo Ekonomia eta Enpresa Garapeneko kontseilariak.

Bere parte hartzean, Herritarrekiko Harremanen kontseilariak azpimarratu egin du hau bezalako proiektuen garrantzia: “Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Orokorreko Proiektu Europarren Bulegotik Nafarroaren apustua berresten duten proiektu hauen aurkezpena berresten jarraituko dugu, ez bakarrik bere itzulkin ekonomikoagatik, baita proiektu europarraren finkapenak ahalbidetzen duen itzulketa sozialagatik ere”.

Bere aldetik, Garapen Ekonomikoaren kontseilariak adierazi du “Nafarroa Europar Batasuneko proiektu berritzaile bateko partaidea dela, Laguntza Teknikoaren Tresna, bere ekintzailetza eta eraldaketa digitalaren sisteman hobekuntzak finkatu ahal izango duen laguntza teknikoa eskuratzeko helburuarekin”.

Nafarroa lidertzat duen proiektua

Batzordeak joan den martxoaren 2an 27 Estatu kideen 226 proiektuak onartu zituen, hazkundea hedatzeko berrikuntza nazionalen diseinuan eta aplikazioan eginiko bere esfortzuak babesteko. Laguntza ekintza hauek Laguntza Teknikoaren Tresnaren (LTT) esparruan garatzen dira eta 2021. urterako bere aurrekontua guztira 102,6 milioi eurokoa izango da, Europar Batasunean ekonomia, gizarte eta lurralde kohesioa babesteko helburuarekin. “No Limits” proiektu nafarra, onartutako 15 proiektu espainiarren artean aurkitzen da.

LTT-ak laguntza teknikoa ematen du estatu kideei errazteko berreskurapen eta erresilientzia planak prestatzea eta aplikatzea, horrela bermatuz hobeto prestatuta egotea Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismoaren (BEM) finantzaketa eskuratzeko orduan. 2021erako hautatutako LTT-ko proiektu gehienak berreskurapen eta erresilientzia planen aplikazioarekin lotuta daude, beste batzuk Hitzarmen Berdean eta trantsizio digitalean oinarritzen diren bitartean.

Nafarroa lidertzat duen proiektuaren izendapena honakoa da: No limits. Overcoming Barriers for Innovation in the Entrepreneurship Ecosystems of Andalusia, Navarre, Extremadura, and Madrid.  Proposamenaren helburu nagusia bikoitza da. Batetik, Andaluzia, Nafarroa, Madril eta Extremadurako ekosistemetako enpresa txiki eta ertainen berrikuntza, ekoizpen eta lehiakortasun ahalmena indartzea horrela koronabirusaren pandemiarekiko bere erantzun eta egokitzapen ahalmena sendotzeko. Bestetik, ekarpena egingo du lau autonomia komunitatetako gobernu organoak neurriko metodologia batekin, ekosistema koordinatzeko jarraipen orokorrerako eredu batekin hornitzeko eta erabakiak hartzerakoan aurrera egiteko daramatzan abiadura ezberdinak mapatzean oinarritutako informazio osagarriarekin kontatzeko hala nola beharrezko neurriak hartzeko. 

Zehazki, Nafarroan Europar Batzordeko laguntza tekniko honek estrategia mailan lagunduko du Nafarroa Suspertu Plana berrikusteko eta hobetzeko, 2030 Garapen Jasangarriaren Helburuetako eta Nafarroako S3 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako 2017-2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren testuinguruan.

Ikuskapen eta hobekuntza honen helburua enpresa nafarren berrikuntza, ekoizpena eta lehiakortasuna hobetzea izango da, knowledge triangle-ren integrazio metodologian barne hartutako ezagutzaren transferentzia dela medio, administrazio publikoa, sektore pribatua eta akademia hala nola adimen artifizialaren gobernantzari buruzko ekintza pilotu giltzak, sistema algoritmikoen etika eta algoritmoen auditoretza bateratuz.

Zentzu honetan, eskualde bakoitzean ekintzailetza ekosistemaren analisi teknikoa bezalako zereginak programatu dira; eskualde espainiar eta europarren arteko konparaketa analisia, eskualde ospetsuetan ekintzailetza sustatzeko politikak; sei eskualde europar giltzetara eginiko azterketa bisita; Nafarroan aurretiaz identifikatutako lau sektoreren gaineko ekintza sektorialen planen idazketa (circular economy entrepreneurship, collective entrepreneurship, entrepreneurship based on emerging technologies, and entrepreneurship based on innovation and technology); edota berrikuntza barrerak gainditzeko capacity building jarduerak barne hartuz, garatzeko bidean dauden teknologien gobernantzaren ezagutza hobea dela medio.