Erronkariko Ikastetxe Publiko berrirako eskola-ibilbidea desbideratuko da Julian Gayarreren mausoleorako bide naturala errespetatzeko

Nafarroako Gobernuak 210.000 euroko aurrekontua izango duen eta bidea eskola zaharren patiotik eramango duen azken proiektua onartu du

2021ko apirilaren 13a
Erronkariko etorkizuneko eskola-ibilbidearen planoa.
camera_alt  Erronkariko etorkizuneko eskola-ibilbidearen planoa.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak Erronkariko ikastetxe publiko berrirako eskola-ibilbidea eraikitzeko behin betiko proiektua onartu du, NA-2131 errepidean. Antzinako eskolen patioaren barrutik igaroko da bidea, Julian Gayarre mausoleoaren bideko hormari ez eragiteko,  monumentu hori, zalantzarik gabe, udalerriarentzako balio historiko handikoa baita.

Aurreikusita dago obrek, zeinek 212.512,51 euroko (BEZ barne) aurrekontu batekin kontatuko duten, 3 hilabeteko iraupena izatea, epe horretan eragindako  eremuan trafikoa erabat etetea beharrezkoa izanik.

Bidearen luzera 240 metrokoa izango da, bere helburua izanik ikasleei sarbide segurua bermatzea joan den ikasturtean zabaldu zen eskola publikora. 1,50 metroko zabalerarekin diseinatu da eta hormigoizko akabera bat izango du antzinako eskoletako patioaren barrutik igarotzen den eremuan, hau da, errepidetik aldenduta dagoen gunean, eta asfaltozko espaloi bat, honen albotik igarotzen den gunean.

Eskola-ibilbidearen trazatua

Eskola-ibilbidearen trazatua Erabilera Anitzeko Zentroa eta antzinako eskolen artean hasten da, eta bere lehenengo zatian, Ezka ibaiaren adar baten ibilgu gainetik zeharkatzen den egurrezko pasagunetik igarotzen da. Ondoren, antzinako eskola esparruko patioa zeharkatzen du eta, eraikinetik irtetean, mendiaren alborantz biratzen da errepidearekin bat eginez.

Eskola-ibilbidea bigarren zati honetan txertatzeko beharrezkoa izan da mendian hondeaketa bat egitea, espaloia galtzada berdinean ahokatzeko behar adinako zabalera duen plataforma bat lortu arte. Horrela, zintarri baten bitartez erabat bereizitako eta banandutako bi bide existituko dira: errepidea, menditik hurbilagoa, eta eskola-ibilbidea, haranetik hurbilagoa.

Proiektuak halaber egonkortze lanen exekuzioa kontenplatzen du, arestian ezegonkortasun arazoak jasan dituen errepidearen ezkerreko marjinako eremu batean. Nahiz eta jarduketa hau eskola-ibilbidearen ezarpenerako beharrezkoa ez izan, onuragarritzat jotzen da errepidearen plataforma babesteko. Gainera, jarduketa honetan zirkulazioa itxiko da eta obrarako behar diren  baliabideak aprobetxatuko dira.

Erronkariko eskola berria zabalik dago iaztik

Gogora ekarri nahi dugu Erronkariko eskola publiko berria 2020aren hasieran zabaldu zela. Zentroak, zeinetan foru Exekutiboak 3 milioi euro baino gehiago inbertitu dituen, antzinako eskola ordeztu zuen, zeinek XIX. mende amaierakoa izanik, garai horretako eraikin bati dagozkion gabezia arkitektoniko ugari aurkezten zituen.   

Eraikin berriak guztira 2.595 metro karraturekin kontatzen du, hiru solairutan banatuta daudenak: beheko solairua eta bi altuera. Horrela, beheko solairuan erabilgarri daude haur eskolako 3 ikasgela gehi Psikomotrizitateko beste bat, eta horrez gain sukaldeaz hornitutako jangela bat eta jangelako langileentzako aldagelak hala nola ikasleentzat komunekin eta aldagelekin hornitutako eskola gimnasioa barne hartzen dira (1.212 metro karratu). Lehenengo solairuan Lehen Mailako Irakaskuntzarako sei ikasgela daude, gehi bitan banatzeko beste bat, eta horrez gain, APYMA-ren bulego bat, liburutegi bat, plastikako gela eta musikako gela. Bigarren solairuan, DBHko ikasleentzat erabilgarri daude 6 ikasgela, gela pedagogiko-terapeutiko bat, bitan banatzeko gela bat, teknologia tailer bat, informatika gela bat eta laborategi bat. Irakasle taldeak, bere aldetik, bilera-aretoak ditu erabilgarri, bai beheko solairuan eta bai goiko bi solairuetan.