Nafarroako Gobernuak doluminak adierazi ditu Tomás Yerroren heriotzagatik, 2019an Kulturaren Vianako Printzea saria jasozuen

Idazle, ikerlari eta irakaslea Kulturako zuzendari nagusi izan zen 1995 eta 1999 artean
2021ko apirilaren 10a

Nafarroako Gobernuak doluminak erakutsi ditu Tomás Yerro, idazle, ikertzaile eta irakaslearen heriotzagatik, Kulturaren Vianako Printzea saria jaso zuen 2019an, eta Kulturako zuzendari nagusia izan zen 1995 eta 1999 bitartean. Nafarroako Lehendakari María Chivitek adierazi duenez, kulturaren munduak “gaur letretako idazle, irakasle eta erreferente handi bat galdu du, haren lana Nafarroako kulturaren sari gorenarekin aitortu zen, besteak beste, bere lanari balio handiagoa eman dioten merezimenduekin”.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).