Cigudosa kontseilariak Lizarrako lidergoa nabarmendu du inprimaketa funtzionalaren industrian, NAITEC zentro teknologikoaren hamargarren urteurrenean
Automobilgintzako eta mekatronikako zentro teknologikoak tripulaziorik gabeko aireko mugikortasun-eremua aurkeztu du gaur
Asteazkena, 2021ko Martxoaren 31a
Cigudosa kontseilaria erdian, Koldo Leoz, Lizarrako alkatea, eta Estibalitz Eruzquin, NAITEC-eko zuzendari orokorrarekin. 

Juan Cruz Cigudosa Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak nabarmendu duenez, NAITECek garatzen duen teknologia-motak “zerikusi handia du Lizarrak inprimaketa funtzionalaren industriari dagokionez duen lidergoarekin” (inprimaketa bidez, funtzionaltasun berriak dituzten produktuak fabrikatzea). Hala adierazi du NAITECek hamargarren urteurrena ospatzeko eginiko ekitaldian, non tripulaziorik gabeko aire-mugikortasunerako beste eremu bat aurkeztu den. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Bisitako irudia. .
Bisitako irudia.