Descárgate la app
Nafarroan ibilgailu elektrikoentzako bateria-fabrika bat kokatzeko apustua egin du Madrilen Irujo kontseilariak
2021ko martxoaren 25a
Nafarroan ibilgailu elektrikoentzako bateria-fabrika bat kokatzeko apustua egin du Madrilen Irujo kontseilariak
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok eta Espainiako Gobernuko laugarren lehendakariorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministro Teresa Riberak bilera egin dute gaur Madrilen, Next Generation Europako berreskurapen- eta erresilientzia-funtsetarako Nafarroak dituen proiektu estrategikoei buruz hitz egiteko. Horien artean, gogoratu ditu Nafarroaren apustua mugikortasun iraunkorraren alde eta Nafarroako duen helburua automozioaren industria-sektorearen gaitasunak ibilgailu elektriko, autonomo eta konektatuaren garapenera bideratzeko. Era berean, Nafarroan bateria-fabrika bat jartzeko borondatea berretsi du, ibilgailu elektrikoen eredu berriak erakartzeko eta lurraldean automozioaren industria garatzen laguntzeko.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).