Nafarroan ibilgailu elektrikoentzako bateria-fabrika bat kokatzeko apustua egin du Madrilen Irujo kontseilariak
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroarekin bildu da, energia-trantsizioaren arloan Nafarroak dituen proiektu estrategikoen berri emateko
Osteguna, 2021ko Martxoaren 25a
Irujo kontseilaria eta Ribera ministroa, Ministerioaren egoitzan egindako bilkuran.

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari Mikel Irujok eta Espainiako Gobernuko laugarren lehendakariorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministro Teresa Riberak bilera egin dute gaur Madrilen, Next Generation Europako berreskurapen- eta erresilientzia-funtsetarako Nafarroak dituen proiektu estrategikoei buruz hitz egiteko. Horien artean, gogoratu ditu Nafarroaren apustua mugikortasun iraunkorraren alde eta Nafarroako duen helburua automozioaren industria-sektorearen gaitasunak ibilgailu elektriko, autonomo eta konektatuaren garapenera bideratzeko. Era berean, Nafarroan bateria-fabrika bat jartzeko borondatea berretsi du, ibilgailu elektrikoen eredu berriak erakartzeko eta lurraldean automozioaren industria garatzen laguntzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Bileraren unea.
Irujo eta Ribera, bilera hasi aurretik. 
Kontseilariak komunikabideei erantzun die bilera hasi aurretik.