COVID-19aren 158 kasu berria atzeman dira Nafarroan, 3.184 proba egin ondoren
Atzo, 1.965 pertsonak jaso zuten bigarren dosia, eta horiekin 34.245 pertsonak osatu dute txertaketa Foru Komunitatean
Osteguna, 2021ko Martxoaren 25a

Atzo, Nafarroan, COVID-19aren 158 kasu positibo berri atzeman ziren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (ISPLN) emandako datuen arabera. Osasun-sistema publikoan 3.184 proba egin ziren (1.955 PCR proba eta 1.229 antigeno test), eta positibotasun-tasa % 4,9koa izan zen.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).