Tuterako Reina Sofía Ospitaleak testurizatutako menuak eskaintzen dizkie irensteko zailtasunak dituzten pazienteei
Zentroaren ildo estrategikoetako bat da desnutrizio-arriskuan dauden ospitaleratutako gaixoentzako jardunbide egokiak ezartzea
Astelehena, 2021ko Martxoaren 22a
Ezkerrean ohiko dietaren platera, eta eskuinean, plater testurizatu bera.

Tuterako Reina Sofía Ospitaleak dieta testurizatuak ezarri ditu disfagia arazoak (irensteko zailtasunak) dituzten ospitaleratutako pazienteentzat. Zentroak era horretako platerak eskaintzeko prozesua, pixkanaka, duela urte eta erdi, gutxi gorabehera,   hasi zuen, bazkarian astean 2 eguneko hasierako eskaintzarekin, eta egun asteko zazpi egunetan eskaintzen ditu otordu guztietan (bazkaria eta afaria).

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).