Kultura Departamentuak 75.000 euro emanen ditu Kultura Ondare ez-materialari buruzko proiektuetarako
'Sustraiak 2021 'deialdia irabazi asmorik gabeko erakunde edo fundazioentzako da
Asteazkena, 2021ko Martxoaren 17a

Kultura eta Kirol Departamentuak diru-laguntzak emango dizkie irabazi-asmorik gabeko erakunde edo fundazioei, 2020ko azaroaren 1etik 2021eko urriaren 31ra bitartean (biak barne) kultura-ondare ez-materiala babesteko proiektuak egin ditzaten.

“Sustraiak” laguntzen deialdiak 75.000 euroko zenbatekoarekin kontatzen du; bere xedea da Nafarroako Kultura Ondare Immateriala zaintzea helburu duten proiektuak babestea, bereziki arrisku eta urrakortasun egoeran dauden haiek.

Gainera ondare immaterialaren sustapena, transmisioa, hedapena eta ezagutza hala nola bere gizarte funtzioa sustatzen duten proposamenak babestuko dira. Eskariak aurkezteko epea apirilaren 12an amaitzen da, egun hori barne. 

Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak

Deialdi honen laguntzak jaso ahal dituzten jarduketek barne hartzen dituzte Nafarroako Ondare Immaterialean oinarritzen diren proiektuak. Horien artean aurkitzen dira kultura adierazpen immaterialen ikerketa eta dokumentazioa; Nafarroako kultura ondare immaterialen kudeaketa eta zaintza jardueren elaborazioa; horien iraunkortasuna eta ezagutza errazteko bere transmisioa bultzatzen duten jarduerak edo proiektuak; eta dagozkion hedapen jardueren antolamendua.

Diru-laguntzak eskatu ahal izateko baldintzak dira irabazi-asmorik gabeko elkartea edo fundazioa izatea, zeinen jarduerak Nafarroako kultura ondare immaterialaren hedapenarekin lotura izango duen, legez 2020ko urtarrilaren 1a baino lehenago eratutako erakundea izatea eta bere egoitza soziala eta fiskala Nafarroan egotea. Entitate bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du. 

Diru-laguntzaren zenbatekoa

Proiektu bakoitzari esleituko zaion laguntzaren zenbatekoa aurrekontu onartuaren % 70ra artekoa izan ahal da, zein erakundeak aurkeztutako aurrekontuaren emaitza izango den, diru-laguntzetatik kanpoko gastuei dagozkion zenbatekoak kenduta, oinarrietan xedatuaren arabera. Bestalde, erakunde eskatzaile bakoitzerako laguntzaren zenbatekoak ezin izango ditu 9.000 euroak gainditu (deialdi honi esleitutako guztiaren % 12a).

Laguntza eskariak derrigorrez modu telematikoan aurkeztuko dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Beharrezkoa da identifikatzea ziurtagiri digitala edo NAN-PIN-a eskuratzeko.