Gómez kontseilariak San Martin de Unxeko ‘EKO Herria’ proiektua nabarmendu du landa ingurunean belaunaldi erreleboa bermatzeko formula gisa
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak Departamentuaren konpromisoa jakinarazi du, udalerriko garnatxa ardoen eta ardo gorrien kalitatea baloratuko duten lankidetza bideak aztertzeko
Asteartea, 2021ko Martxoaren 16a
Gómez kontseilaria San Martin de Unxeko ‘EKO Herria’ proiektuaren aurkezpenean

Itziar Gómezek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak, San Martin de Unxeko ‘EKO Herria’ formazio eta ekintzailetza proiektuaren lehen emaitzen aurkezpenean parte hartu du gaur goizean. Bertan, Europan aitzindaria den ekimena nabarmendu du “landa ingurunean belaunaldi erreleboa bermatu eta despopulazioari aurre egiteko formulak bilatzeko adibide gisa”.  

Nafarroako Hondakin Fondoak bildutako diru-kopurua zabortegian eginiko ezabaketaren gaineko zergatik eta arau-hauste ezberdinetatik dator, eta bere banaketa proposamena Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dagokio, Ekonomia Zirkularra eta Klima Aldaketa zerbitzuaren bitartez. Bere banaketarako irizpideak honakoak dira: “hondakin hierarkiaren maila gorenen lehentasuna, helburuen konplimendua, ingurumen larrialdia, hondakin fluxu bakoitzak hari eginiko ekarpen ekonomikoarekiko modu proportzionalean“.

Gaika hartuta, 2020an diru-laguntzak jaso dituzten proiektuak gehienbat izan dira komunikazio eta biztanleriaren sentsibilizazio ekintzak (% 54), hautazko bilketarako ekipamenduaren hornidura (% 33), gune garbien instalazioa (% 11) eta altzariak (% 1).

Diru kopuru handienak esleitu zaizkio Iruñako Eskualdeko Mankomunitateari (237.052,40 euro); honek barne hartzen ditu elikagaiak jasotzeko proiektuak, prestakuntza, informazioa eta sentsibilizazioa, eta etxeko zein komunitateko konpostajea; Jurramendiko Mankomunitateari (77.608,71 euro) proiektuak izanik lankidetza elikagaien bankuarekin, hondakinen kudeaketarako aplikazio informatikoa eta sentsibilizazio kanpaina; Zangozako Mankomunitateari (34.188,00 euro) sorgailu handiek eta etxekoek eragindako bio-hondakinen hautazko bilketa ezartzeko, eta etxetatik datozen hondakin txiki arriskutsu eta berezien hautazko bilketa hobetzeko; eta Izarbeibarreko Mankomunitateari (26.719,28 euro) bio-hondakinen bilketa hobetzeko proiektu baterako, eta Bortziriako Mankomunitateari (26.468,68 euro) herritarren prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio jarduketak garatzeko eta materia organikoaren hautazko bilketa hobetzeko.

Gainerako proiektuak esleitu zaizkie Mairagako (18.604), Sakanako (12.104), Goi Erriberako (17.921), Bidausiko (10.579), Iratiko (11.970), Malerrekako (5.472) eta Mendialdeako (1 .890) Mankomunitateei eta Baztango Udalari (11.066).

Hondakinen Fondoa banatzeko 2020ko edizioan soilik etxeko hondakinen fluxuaren urteko diru-laguntzarako deialdia egin zen, 872.590,52 euroko zenbatekoagatik. Eskatutako diru-laguntzen % 100 eman ziren, amaiera kopurua 491.644,91 eurora helduz.

2021 Fondoaren deialdi berria

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilariaren otsailaren 16ko Foru Aginduan, zeinen arabera onartzen den 2021 Hondakin Fondoaren banaketa, gaur NAOn argitaratzen dena, zenbateko osoa 4,35 milioi eurotan ezarriko da, eta horien jatorria zabortegian eginiko ezabaketaren gaineko zergan eta arau-hausteen bitartez bildutako diruan aurkitzen da; banaketa tokiko entitate eta enpresen artean egingo da bere helburua izanik prebentzio, hautazko bilketa, berrerabiltzeko prestaketa, sentsibilizazio, komunikazio, akonpainamendu eta prestakuntza ekintzak garatzea eta hondakin arloko birziklapen eta balorizazio sistemak hobetzea.

2021. urte honetako Hondakinen Fondoa jarduketa ezberdinetan banatzen da hiru hondakin fluxuen arabera (etxekoak, industrial ez arriskutsuak eta eraikuntzakoak eta eraispenekoak) eta atal orokor bat, zeinek zenbatekoak ezartzen dituen honako moduan:

a) Etxeko hondakinen fluxua: 2.063.370 euro diru-laguntzak emateko tokiko entitateei zeinek etxeko hondakinak jasotzeko, garraiatzeko edo kudeatzeko eskumena duten, betiere kontzeptu honengatik Hondakinen Fondoaren sorreran ekarpena egin badute. Kopurua hau banatuko da kontuan hartuta prebentzioarekin eta  bilketarekin lotutako ekintzak -1.790.000 euro- eta bere kudeaketarekin lotutako ekintzak, 273.370 euro.

b) Beste hondakin ez arriskutsuen fluxua: 1.238.250 euro diru-laguntzak emateko enpresei industria hondakinak berrerabiltzeko eta birziklatzeko prebentzio zein prestaketa proiektuak betearazteko.

c) Eraikuntza eta eraispen fluxua, eta hondeatutako material naturalak: 625.250 euro diru-laguntzak emateko enpresei eta tokiko entitateei, hondakin hauen birziklapen eta balorizazio sistemen optimizaziorako eta hobekuntzarako.

d) Izaera orokorreko eta ingurumen larrialdiko jarduketak: 424.515 euro. Horietatik 170.000 euro azterketa eta jarduera teknikoetarako dira, 164.515 euro hornitzeko Gordailu, Itzulketa eta Itzulera sistemaren trazabilitate eta kontrol sistemak, karakterizazioak, datuen teletramitazioa eta proba pilotuak, 50.000 euro lankidetza hitzarmenak izenpetzeko, eta 40.000 euro degradatutako eremuen leheneratze jarduketetarako.

Aurkezpena San Martín Upategia Kooperatiban
Itziar Gómez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria