Arradako Kontzejuaren Etxea berritzeko lanak amaitu dira, zerbitzu anitzeko zentro bat eskaintzeko
Nafarroako Gobernuak 170.000 euroko diru-laguntza eman du herritarren arretarako zerbitzua, jolas-zentroa, banketxea eta Correoseko bulegoa hartzen dituen eraikina egokitzeko
Osteguna, 2021ko Martxoaren 11a
Arradako Kontzejuaren Etxea elizaren aurrean dago, XX. mendeko 60ko hamarkadan eraikitako kolonizazio-herri horren erdian, Errege Bardeako ubideko ureztatzeen garapenarekin paraleloan.

Arradako Kontzejuaren Etxea berritzeko lanak amaitu dira, herri horretako 600 pertsona baino gehiagoren beharretara egokitutako zerbitzu anitzeko zentro bat eskaintzeko. Lanek 170.000 euroko finantzaketa izan dute Nafarroako Gobernuaren eskutik.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).

Udaletxearen barrualde berrituaren bista. Ezkerretik eskuinera: Miguel Angel Enciso Murillo el Cuendeko alkatea, Sergio Esparza, Eneko Perales eta Ignacio Piñero zinegotziak, Jesus Maria Rodriguez zuzendari nagusia, Miguel Rodriguez kontzejuko presidentea, Ziriza kontseilaria eta Itziar Malon Arradako zinegotzia.
Ezkerretik eskuinera: Miguel Rodriguez Arrada kontzejuko presidentea, Ciriza kontseilaria, Jesus Maria Rodriguez Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia eta Itziar Malon zinegotzia.