Babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen eta larrialdi-egoeran dauden familien arreta Gizain Fundazioaren zerbitzuaren kudeaketa publikoarekin hobetu egin da, langileen % 83ren arabera
Errealitate Sozialaren Behatokiaren ebaluazio-txosten batek ere adierazi du langileek beren lan-baldintzetan hobekuntzak hautematen dituztela
Asteartea, 2021ko Martxoaren 9a

Hobetu egin da Tuterako eta Lizarrako Gizarte Zerbitzuetako Zentroetako arreta eta babesgabetasun-egoeran dauden adingabeen, larrialdi-egoeran dauden familien eta gazte-justiziako prozesuetan dauden gazteen zaintza, laguntza-sektore horretako langileen % 83,6aren arabera. Sektore hori Nafarroako Gobernuak 2019an berreskuratu zuen, Gizain Fundazioaren bidez kudeatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).