Txertaketa prozesuak eta bestelako neurriek minimora murriztu dute COVID-19aren eragina egoitzetan
Otsailaren 12an bigarren dosia eman zenetik, Nafarroak 4 kasu baino ez ditu erregistratu eremu horietan
Asteazkena, 2021ko Martxoaren 3a

Txertaketa-prozesuak eta esparru soziosanitarioan aplikatutako beste neurri batzuek minimora murriztu dute COVI-19ak egoitzetan duen eragina. Nafarroan, lau kasu bakarrik erregistratu dira lurraldeko eremu horietan, txertatze-prozesua itxi zenetik. Estrategia Foru Komunitatean duela ia hiru aste -otsailaren 12a- amaitu zen, zentro guztietan bigarren dosia eman ondoren.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).