Premiazkotzat jo da Getze-Galar errepideko obrek eragindako ondasun eta eskubideen desjabetzea
Horretarako, Foru Gobernuak 270.466 euro inbertituko ditu
Asteazkena, 2021ko Martxoaren 3a

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, erabaki bat hartu du, eta, horren bidez, premiazkotzat jo du, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako, Getze eta Galar arteko NA-6008 errepidea zabaltzeko eta hobetzeko lanek eragindako ondasun eta eskubideak okupatzea.

Neurri honekin, batez besteko bere kostua 270.466,48 eurokoa izanik, errepide honetako jarduketa izapideak arintzea bilatzen da.

Iruñako Getzeko eta Espartzako errepidearen zabalkuntza-proiektuak, zein urte honetan zehar garatuko den, nekazari, oinezko eta txirrindularien ohiko erabilerako errepide honen bide segurtasuna hobetzea ahalbidetuko du, izan ere, egungoa ez da behar adina zabala aldi berean bi ibilgailuren zirkulazioa ahalbidetzeko. Zehazki, 23tik 12ra murriztuko du trazatu bihurguneen kopurua eta Etxabakoitzetik Campanas bitarteko errepidearen (NA-6000) elkargunea berrituko du, gaur egun bertako istripu-arriskua larria baita, bere kokapena maldaren gainaldeko bihurgune trazatuan aurkitzeagatik.

Obraren batez besteko aurrekontua1,4 milioi eurokoa da; horietatik Galar Zendeak 900.000 euro jarriko ditu eta Lurralde Kohesioko Departamentuak 500.000 finantzatuko ditu.

Gaur egun, NA-6008 errepideak 4 metro baino gutxiagoko zabalerako galtzada batekin kontatzen du, bazterbideen albo bietan ez du  bermarik eta zenbait gunetan areka sakonak ditu. Horren ondorioz, errepideko autoen zirkulazio segurua eta erosoa ezinezkoak dira, bereziki nekazaritza ibilgailuentzat eta turismoentzat, baita motozale, txirrindulari eta oinezkoentzat ere.

Galtzada berriaren zabalera gutxi gorabehera 8 metrokoa izango da. Erabilgarri izango ditu 2,5 m-ko zabalerako bi errail, albo bakoitzean metro bateko bazterbideak eta 0,75 m-ko zabalera minimoko bermak aldapetan, lur-erauzketetan 0,75 m-koak izanik. Horrela bi ibilgailuren aldi bereko pasagunea erraztuko da, bermatuz ibilgailuen hala nola erabiltzaile ahulenen zirkulazioa, esaterako txirrindulariak eta oinezkoak.