Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak Uterga eta Ezprogiko udaletako kudeaketa-batzordeen izendapenak adostu ditu
2021ko martxoaren 3a
Nafarroako Gobernuak Uterga eta Ezprogiko udaletako kudeaketa-batzordeen izendapenak adostu ditu
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Uterga eta Ezprogiko udaletako kudeaketa-batzordeen izendapenak adostu ditu.
Bi herrietan, azken hauteskunde-deialdian hautatutako zinegotziek Udalbatzari uko egin diotenez, kide bakarra izendatu da. Kopuru hori udalerri horiei dagokien legezko kopuruaren erdia baino txikiagoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 179.1 artikuluaren arabera.
Utergako kudeaketa-batzordea honakoek osatuko dute: hautatutako alkatea, Pablo Lizarrondo Beriain (lehendakaria), Inés Gambra Alas (kidea), Francisco Javier Suárez Beguiristain (kidea) eta Iker García Gómez (kidea).
Ezporogiko Udalaren kasuan, batzorde kudeatzailea Roberto Lecumberri Eusak, Alfonso Carlos Pérez Artoletak eta Alejandro Egea Landarechek osatuko dute, eta horiek Batzorde Kudeatzaileko lehendakaria hautatuko dute beren artean.