2021ko martxoaren 3a

Nafarroak bioteknologia sektoreko 1.500 profesional bilduko ditu irailean BioSpain-en edizio berri batean

Nafarroako Gobernuak eta Sodenak Baluarten irailaren 27tik urriaren 1era bitartean modu hibrido, birtual eta presentzialean egingo den ekitaldi honen antolakuntzan parte hartuko dute

BioSpain Espainiako sektore bioteknologikoaren erreferentziazko ekitaldiaren hamargarren edizioa hartuko du Nafarroak irailean. Ekitaldi horretan 1.500 profesional baino gehiago bilduko dira, bilera birtualak eta presentzialak bateratzen dituen topaketaren bertsio hibrido batean, COVID-19aren pandemiak eragindako errealitate berrira egokituta. Hitzordua irailaren 27tik urriaren 1era izango da Baluarten.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).