Eskubide Sozialetako Departamentuak 300.000 euro emanen ditu adinekoen, desgaituen, gaixotasun mentalen eta adingabeen egoitzek beren profesionalentzako NBEak eskuratzeko

Dagoeneko 5.354.000 euro bideratu ditu zentroetara material horiek hornitzeko eta pandemiak iraun bitartean aparteko gastuak konpentsatzeko.
2021ko otsailaren 24a

 Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, 300.000 euro bideratuko ditu adinekoen, desgaituen, gaixotasun mentalen eta adingabeen zentroek  beren profesionalentzako NBEa (norbera babesteko ekipamenduak) erosteko, azken hauek COVID-19 kasuak eta harreman estuak arta ditzaten.