“Aniztasuna, aberastasun iturri” IV. eskola lehiaketa abiatu du Nafarroako Gobernuak

‘Ni ezberdina naiz’ da aurten Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek beren lanak aurkezteko gaia.

2021ko otsailaren 23a
Aniztasunaren eredua. 
camera_alt  Aniztasunaren eredua.   Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, laugarrengo urtez jarraian ‘Aniztasuna, aberastasun iturri’ lehiaketa abiatu du. Sariak ikasleak aniztasunaren gainean hausnartzera animatu nahi ditu, eta ezberdinak errespetatzen dituen gizartearen gaineko ikuspegi positiboa eskaini. 

Lehiaketako oinarrietan adierazi bezala, lehiaketa ikasleen lau kategorietara zuzenduta dago, mailen arabera: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak; Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak; DBH-ko 1. eta 2. mailak eta DBH-ko 3. eta 4. mailak eta Lanbide Heziketa Berezia, Oinarrizkoa eta Erdi Mailakoa, gaztelania eta euskera modalitatetan. Lanak martxoaren 26ra arte aurkeztu ahal dira.

Taldean garatzeko lan proposamen bat da zeinetan gelako ikasle guztiek parte hartuko duten irakasle arduradun baten laguntzarekin. Aurtengoan hautatutako gaia da “Ni ezberdina naiz”.

Lehen Hezkuntzako ikasleriaren emaitza kolektiboa argazki baten (HD-ko formatuan) eta irudian oinarritutako 80 eta 100 arteko hitz kopuruko testu deskribatzaile edo literario baten bidez irudikatu beharko da.

Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleek bideo bat aurkeztu beharko dute, gehienez 60 segundokoa, zeinen helburua izango den gizartearengana sentsibilizazio mezu garden bat helaraztea. Bai irudia eta bai izenburua dakarren testua hala nola bideoa jatorrizkoak izan behar dira, bereziki lehiaketarako garatutakoak eta pazyconvivencia@navarra.es helbide elektronikora bidaliko dira.

Lehiaketa honen eskutik, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren helburuak dira eskola taldetan pertsonen arteko harremanak sendotzea; pertsonen arraza aniztasunaren, konbikzioen, jatorriaren edo itxuraren gaineko hausnarketa egitea eta besteekin elkarbizitza  mesedegarri bat bilatzen duen gizarte batek anitza izatea eta ezberdintasunak balio positibotzat hartzea ezinbestekoa duenaren ideia sakontzea.

Garaipena lortzen duten taldeek euren ikastetxean instalatzeko egiaztapen- plaka bat jasoko dute, baita Nafarroako abentura parketako baterako sarrera ere.

Lanak baloratzeko orduan, epaimahaiak kontuan hartuko ditu proposatutako gaiarekin lotutako argazkiaren edo bideoaren originaltasuna eta kalitatea, testuaren irudiarekiko egokitzapena, gidoiaren kalitatea edota lanaren mezu eraikitzailea bere osotasunean.

Oinarriak kontsultatu ahal dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak sari ezberdinak banatuko ditu datorren apirilean ospatuko diren Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideak Jardunaldien esparruko ekitaldi batean. Gainera, aurkeztutako lan guztiak ‘Aniztasuna, aberastasun iturri’ laugarren liburuan bilduko dira.

2.700 ikasle baino gehiago

Aurtengoa Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak sustatutako eskola lehiaketa honen IV. edizioa izango da, zeinek urte hauetan zehar geografia nafar osoko 2.700 neska-mutil baino gehiago inplikatu dituen.

Lehiaketaren garapena amaitzean, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak lehiaketara aurkeztutako lan guztiak bilduko ditu “Aniztasuna, aberastasun iturri” laugarren liburuan, aurreko hiru ediziotan egin duen bezala, zeinetan Nafarroako ikastetxetan eta liburutegi publikoetan banatuz joan den.