2021ko otsailaren 22a

Osasun Departamentuak 950.000 eurorekin finantzatuko ditu 2021ean herrietako kontsultategiak eraikitzeko, eraberritzeko edo handitzeko lanak

Nafarroako toki entitateek astearte honetatik martxoaren 24ra bitartean eska ditzakete laguntzak

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 950.000 euroko laguntza deialdia onartu du tokiko erakundeentzat, 2021ean mediku-kontsultategi eta kontsultategi lagungarriak  eraiki, eraberritu edo handitzeko lanak finantzatzeko. Era berean, eraikin batean eraberritze-obrak egitea xede duten jarduketak ere sartzen dira, kontsultategia gaur egun dagoen lekutik bertara eramateko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)