Espetxeko preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko diru-laguntzen deialdia zabalik
Nafarroako Gobernuak 171.000 eurorekin finantzatuko ditu irabazi asmorik gabeko elkarteen proiektuak
Astelehena, 2021ko Otsailaren 22a

Nafarroako Gobernuak diru-laguntzen deialdia zabaldu du irabazi asmorik gabeko elkarteek Iruñeko espetxeko preso eta preso ohiekin gizarte eta hezkuntza arloan esku hartzeko proiektuetarako. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia pasa den ostiralean, hilak 19. Proiektu horiek finantzatzeko 171.000 euro bideratuko dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)