Chivite Lehendakariak Erdialdeko errepideak eta mugikortasuna hobetzeko 10 milioi euroko inbertsioa iragarri du

Tafallan egin du, Elma Saiz eta Itziar Gómez kontseilariek lagundurik; azken honek, uholdeen aurrean Udal Larrialdi Plana azaldu du

2021ko otsailaren 16a
videocam Chivite Lehendakariak Erdialdeko errepideak eta mugikortasuna hobetzeko 10 milioi euroko inbertsioa iragarri du collections Irudi galeria

María Chivitek, Nafarroako Lehendakariak, gaur Tafallan foru Gobernuak Erdialdean datorren urtean egingo dituen inbertsioak aurkeztu ditu; batetik, Nafarroako Aurrekontu Orokorrak, eta bestetik Nafarroa Suspertu planak oinarrian hartuz. Aipatutako neurrien artean ia hamar milioi euro inbertituko dira bide azpiegiturak eta mugikortasuna hobetzeko, zonaldea lotzeko helburuarekin.

María Chivitek, Nafarroako Lehendakariak, gaur Tafallan foru Gobernuak Erdialdean datorren urtean egingo dituen inbertsioak aurkeztu ditu; batetik, Nafarroako Aurrekontu Orokorrak, eta bestetik Nafarroa Suspertu planak oinarrian hartuz. Aipatutako neurrien artean ia hamar milioi euro inbertituko dira bide azpiegiturak eta mugikortasuna hobetzeko, zonaldea lotzeko helburuarekin.

Elma Saiz eta Itziar Gómez, Ekonomia eta Ogasun eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariekin eta Toki Administrazioko zuzendari nagusi den Jesús Mª Rodríguezekin batera, Lehendakariak Erdialdeko hogeita hamar bat alkateren aurrean Lurralde Kohesiorako Departamentuak 2021 honetan errepide-sarea hobetzeko erabiliko dituen 8 milioi euroak nabarmendu ditu. Partida gehiena Caparroso, Rada eta Melida lotzen dituen NA-128 errepidea berritzera bideratuko da. Hain zuzen ere, 7,5 milioi euroko aurrekontua ezarri da ekitaldi honetarako, egungo 6 metroko galtzada 10 metrora arte zabaltzeko, 6 bihurgune kentzeko eta bi udalerrietako poligonoetara eta Radako errepidera sartzeko elkarguneak eraldatzeko. Inbertsio horri milioi erdi euro inguruko beste bat gehituko zaio, Uxuetik gertu dagoen NA-5310 errepidean dagoen ezponda egonkortzeko; eta Tafalla eta Erriberri artean bizikleta-errei bat sortuko da, hiriarteko bizikleta-sareei bultzada emateko.

Nafarroako geografiako udalerrien mugikortasunaren eta interkonexioaren arloko jarduketen barruan, bidaiariak errepidez garraiatzeko lineak hobetzea ere aurreikusten da. Horrela, Iruña-Tafalla lineak geldialdi gehiago egingo ditu ospitaleetan eta unibertsitateetan. Baina, horrez gain, Valdorbatik Tafallara 18 herri hurbilduko dituen zerbitzu batekin osatzea aurreikusi dute, ondoren Nafarroako hiriburura joan ahal izateko. Ildo horretan, Oriosoain, Artariain, Amunarrizqueta, Iracheta, Leoz, Uzquita, Sansomain, Benegorri, Bézquiz, Amatriain, Sánsoain, Maquirriain, Olleta, Eristain, Solchaga, Olóriz, Oricin eta Echagüeko bizilagunek zerbitzu hori erabili ahal izango dute, Iruñera hurbiltzeko.

"Errepideak zerbitzu publiko gisa hobetzeak eta bidaiariak errepidez garraiatzeko lineak egokitzeak gizarte eta lurralde kohesioan aurrera egitea ahalbidetuko dute, baita bide segurtasunean ere", azpimarratu du Chivite Lehendakariak, biak "Jaurlaritzarentzat lehentasuna" direla azpimarratuz.

Azpiegiturei dagokienez, Prestazio Handiko Trenak pisu espezifikoa izango du 2021ean, Gobernu zentralak 62,67 milioi euro esleitu baititu Foru Erkidegoa hegoaldetik mendebaldera egituratuko duten eta zonaldearen garapen ekonomikorako funtsezkoak izango diren obrekin jarraitzeko.

Nekazaritza eta ingurumena

Chivite Lehendakariak Tafallan izandako bilera aprobetxatu du jakinarazteko Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bitartez, 5,5 milioi euroko erreserba aktibatu duela  2021 honetarako COVID-19 neurrietarako Foru Komunitateko lehen sektore osoan; laguntza horien onuradun izango da zonaldea, non nekazaritzak pisu espezifiko handia duen, mahastizaintza eta ardogintza sektorearen espazioan.

Joan den 2020an, 2,5 milioi euro eman zitzaizkien upeltegiei eta mahasti-ekoizleei COVID-19 aparteko neurrietan. Zehazki, 1,2 milioi bideratu ziren 532 mahasti-ekoizlerentzat eta 1,3 milioi krisi-destilaziorako 21 upategirentzat, biltegiratze pribaturako beste 28 upategirentzat eta uzta berdearen neurriari atxikitako 14 mahastizainentzat.

Tafallako uholde-arriskuari aurre egiteko Udal Larrialdi Plana, ingurumenarekin eta nekazaritzarekin estu-estu lotuta dago, nahiz eta ez horiekin bakarrik. Dokumentu hori Nafarroako Inbururmen Kudeaketa GaN – Nik enpresa publikoak idatzi du Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamenduarekin elkarlanean eta bihar bertan aurkeztuko zaie udalerriko larrialdietako udal-zerbitzuei. Plan horrek alerta goiztiarreko sistema bat barne hartzen du, uholdeak izateko arriskua denbora errealeko datu batzuen arabera ezartzen duena. Sistemarekin batera aplikazio mugikor bat jarriko da Udaleko zerbitzuen eskura, prebentzio-neurrietan garaiz jardun dezaten. "Nadapta proiektu europarraren baitako ekintza bat da, herri erresilienteagoetara joateko, arriskuei aurrea hartzeko eta herritarrak klima-aldaketaren ondorioz areagotu daitezkeen egoera horietaz jabetzeko aukera ematen duten tresnen bidez", azaldu du Itziar Gomez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak.

Tresna honi esker, uholdeen eragin handiak minimizatu ahal izango dira, hala nola 2019koa; izan ere, 21 herritako azpiegituretan, produkzioetan eta nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiapenetan kalteak jasan dituztenei 1,8 milioi euro ordaindu behar izan dizkie Foru Gobernuak.

Tresna horri esker, 2019ko bezalako uholdeen eragin handiak minimizatu ahal izango dira; izan ere, 1,8 milioi euro ordaindu dizkiote Foru Gobernuari 21 udalerritan nekazaritzako eta abeltzaintzako azpiegituretan, ekoizpenetan eta ustiategietan kalteak jasan dituztenei.

Osasuna eta hezkuntza

2021 honetan inbertituko den beste esparru bat hezkuntza izango da. Zehazki, besteak beste, Tafallako Marques de la Real Defensa ikastetxe publikoa handitzeko obrak egingo dira. Obrak aurten eginen dira eta 369.669 euroko kostua izanen dute, Lehendakariak zehaztu duenez.

Osasunaren arloan, COVID-19aren pandemia arintzeko neurriak areagotzeaz gain, Lehen Mailako Arreta indartzeko lan egingo da, biztanleekin harremanetan jartzeko lehen puntu gisa. Testuinguru horretan, Carcastilloko osasun-zentroaren proiektua lizitatuko da. Zentro hori oinarrizko eremu horretako burua da eta 5.000 biztanle ditu. Izan ere, Figarol, Murillo el Fruto, Mélida eta Santacarako biztanleentzako zenbait zerbitzu ere eskaintzen ditu eta horiek, aldi berean, kontsultategi propioa dute. Hain zuzen ere, aurten amaitu dira Melidako kontsultategia handitzeko eta eraberritzeko lanak. Hauek, 100.000 euroko kostua izan dute.

Lehendakariak zehaztu duenez, Tafallak, "osasun barrutien pilotatzea" hasi berri du. Oinarrizko eremu batzuk izendapen horrekin biltzen dituen ekimena da, eskualdean arreta zenbait alderditan hobetzeko. "Orain arteko bi mugarri nagusiak arlo soziosanitarioan premia sozial eta sanitario handiko paziente konplexuei aurre egitea eta duela hiru urte Tafallan ZIU mugikor bat martxan jartzea izan dira", gogorarazi du Chivitek.

Kulturari dagokionez, Erdialdeko Guneak 900.000 euro inguru jasoko ditu 2021ean. Zati handiena zaharberritze eta kontserbazio lanetarako erabiliko da, Erriberriko gaztelura bideratutako 250.000 euroak kasu, baina inbertsio berriak ere egingo dira, besteak beste, Garesko pilotalekua (200.000 euro) eta Caparrosoko futbol zelaia (150.000 euro). Inguruko udalek 125.000 euro jasoko dituzte kultur ekintzetarako eta 25.000 euro kirol instalazioak eraberritzeko laguntzetarako, besteak beste.

Gainera, Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Erriberriko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren egoitza egokitzeko eta horrek 75.000 euroko inbertsioa ekarriko du.

Europako funtsak

Chivite Lehendakariak zehaztu duenez, neurri horiek guztiak baliagarri izango dira barrutiaren hazkundea bultzatzeko eta COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren ondoren berau suspertzeko; hori dela eta, Gobernuak espero du inbertsio horietako batzuk Next Generation Europako berreskuratze-funtsek ordainduko dituztela. "Aurrekaririk gabeko baliabide publikoen bolumena dira eta horiek lortzeko erreforma planak eta inbertsioak aurkeztu behar ditugu hazkundea, enpleguaren sorrera eta trantsizio ekologiko eta digitala bultzatzeko. Horretarako, Nafarroa Suspertu Plana dugu; Foru Komunitateak krisiari eman dion erantzuna eta horrekin aurrerapenean, kohesioan eta berrikuntzan oinarritutako eredu ekonomiko eta sozialerantz aurrera egin nahi dugu”, gogorarazi du.

Gaurko bileran, Tafallako Kultur Etxean, inguruko 34 alkatek parte hartu dute, bai eta Valdizarbeko Mankomunitateko, Erdialdeko Garapen Partzuergoko, Nafarroako Erdialdeko Enpresen Elkarteko (AEZMNA) eta Mairagako Mankomunitateko ordezkariek eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidente Juan Carlos Castillok ere.