Kanpo Ekintzak bere eginkizunak indartu ditu, Nafarroako Gobernuak Europako proiektuetan parte har dezan bultzatzeko

Europako Proiektuen Bulego berriak departamentuei laguntza teknikoa hobetuko die proiektuak artikulatzen eta kudeatzen

2021ko otsailaren 3a
collections Irudi galeria

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak indartu ditu, Nafarroako Gobernuko departamentuek Europako proiektuetan parte har dezaten bultzatzeko eta funtsen bilketa hobetzeko, gaurko bilkuran onartu den bezala.

Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren eginkizunak indartu ditu, Nafarroako Gobernuko departamentuek Europako proiektuetan parte har dezaten bultzatzeko eta funtsen bilketa hobetzeko, gaurko bilkuran onartu den bezala.

Horretarako, Departamenduak Europako Proiektuen Bulego bat sortu du eta bertan sei pertsona arituko dira lanean. Bulego horrek elementu katalizatzaile gisa jardungo du, Europako Proiektuen inguruan aukerak erakarri, osatu eta bilduko ditu, horien aurkezpenean departamenduak lagunduz.

Bulegoak informazio-, posizionatze- eta sarrera-jarduerak egingo ditu; sare edo interes-taldeetan, programa bakoitzaren sentsibilizazio- eta prestakuntza-jarduerak egingo ditu, programa, tresna eta deialdien aprobetxamendua edo mapaketa hobetzeko. Gainera, aholkularitza- eta laguntza-lan aktiboa egingo du aukerak hautemateko eta departamenduei proiektuen hautagaitzen dosierrak egiten lagunduko die.

Neurria, Nafarroa Suspertu planean jasotakoa, 2021-2027 aldirako Europar Batasunaren programa berriei buruzko informazio-, prestakuntza- eta aholkularitza-ekintzak sustatzea helburu duten ekintza-multzo baten barruan dago, bulego honen konfigurazioarekin, programei buruzko informazio- eta prestakuntza-ekintza sektorizatuekin eta elkargune iraunkorren ekimena finkatzearekin.

Une historikoa

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan adierazi duenez, neurri horrekin, Gobernuak "sendotu egiten du 2015ean hasitako Europaren aldeko apustua, Kanpo Harremanetarako zuzendaritza nagusiaren sorrerarekin sendotu baikenuen; bulego horrek indartu egiten du zuzendaritza nagusiak departamenduei laguntzeko zuen lan-ildoa".

Kontseilariak azaldu duenez, Nafarroa "Europar Batasuneko une historiko baten aurrean dago, aurrekaririk gabeko funtsen mobilizazioa egin baitu, salbuespenezko egoera bati modu irmoan erantzunez. Ondo kokatuta gaude aurreko legealdian S3 estrategiarekin egindako lanarekin, Navarra Green edo Navarra Digital estrategiekin edo EBren aukerei buruzko estrategiak eta informazioa lerrokatzeko ekintzekin, ondo prestatuta gaude datozkigun erronkei aurre egiteko ".