Bihar, asteartean, Belate eta Almandozeko tunelen iparraldeko noranzkoa (N-121-A) itxiko da zorua konpontzeko lanengatik
08: 00etatik 18: 00etara aurreikusten den desbideratzea, portuko errepidetik izango da (NA-1210) eta ez die eragingo hegoalderantz doazen ibilgailuei, beren erreitik zirkulatzen jarraitu ahal izango baitute.
Astelehena, 2021ko Urtarrilaren 25a

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak N-121-A errepideko zorua konpontzeko lanak burutuko ditu bihar, asteartean, Belateko eta Almandozeko tunelen inguruan eta, ondorioz, iparraldeko noranzkoan dagoen erreia itxi beharko da  Irunerako noranzkoan. Beraz, beharrezkoa izango da zirkulazioa Belateko portutik desbideratzea.

Azken asteetako eguraldi txarraren ondorioz, zulo ugari antzeman dira Belateko tunelaren aurreko zatietan, Almandozeko tunelaren irteeran eta bi tunelen arteko zatian, guztiak eskuinaldean. Hori dela eta, eguraldi ona espero denez, konponketa lanei ekingo diete astearte honetan, urtarrilaren 26an.

08: 00etatik 18: 00etara, gutxi gorabehera, saihesbide bat ezarriko da eta zirkulazio guztia Irunerako noranzkoan bideratuko da Belateko mendateko NA-1210 errepidetik. Desbideratzea N-121-A errepideko 27. kilometro-puntutik 35era egokituko da. Iruñerako noranzkoan doazen ibilgailuek beren erreitik jarraituko dute.