Bi kluben eta zaleen arteko "tentsioa jaisteko" lan egiteko eskatu die Esnaola kontseilariak Ribera Navarra eta Xotari

Futbol aretoko bi klubetako eta Nafarroako Futbol Federazioko lehendakariekin bildu da
2021ko urtarrilaren 25a
 Ezkerretik eskuinera Del Amo, Arregui, Esnaola kontseilaria, Ramírez eta 
Pozueta.
camera_alt  Ezkerretik eskuinera Del Amo, Arregui, Esnaola kontseilaria, Ramírez eta Pozueta.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Kultura eta Kirol Departamentuko kontseilaria den Rebeca Esnaola gaur goizean bildu da Ribera Navarra FS eta C.D. Xota futbol aretoko kluben lehendakariekin, Alberto Ramirez eta Jose Antonio Arregui, hurrenez hurren, eta Nafarroako Futbol Federazioko lehendakari Rafael del Amorekin, "pasa den asteetan kluben eta zaleen artean sortutako tentsioaren gaineko kezka" adierazteko.

Miguel Pozueta Nafarroako Kirolaren Institutuko (IND) zuzendariak ere parte hartu du bileran, eta Esnaola kontseilariak"lasaitasunerako" deia egin du, "Kirol lehiak nahi ez diren mugak gainditu ez ditzan", baita Nafarroako areto futbolaren irudia hobetzeko ere. Era berean, "kirolaren Institututik defendatzen diren kirol balioak errespetuarena eta tolerantziarena dira".

Bileran parte hartu dutenek adierazi dutenez, beharrezkoa da bi taldeen arteko partidak "areto futbolaren festa gisa izatea, kirolaren balioak ordezkatzen ez dituzten portaeretatik urrun". Eta "kluben zein zaleen arteko errespetuzko giro hori sortzea ahalbidetuko duten ekintzetan lan egingo da".