Gazteriaren III Planean parte hartzeko aukera zabaldu da
Gazteei zuzendutako printzipioak eta ekintzak jasoko dituen dokumentuari ekarpenak egiteko aukera izango da urtarrilaren 31 bitartean
Ostirala, 2021ko Urtarrilaren 15a

Nafarroako Gazteriaren Institutuak 2021-2023ko Gazteriaren III Planaren zirriborroari ekarpenak eta proposamenak egiteko aukera zabaldu die gazte eta herritarrei. Horiek Gobernu Irekiko atariaren bitartez aurkeztu daitezke urtarrilaren 31 bitartean.

III. Gazteriaren Planaren helburua Gazteriaren Foru Estrategia aplikatzea eta garatzea da; bertan, gazteriaren erronkei eta aukerei aurre egiteko lehentasunak eta ekintza zehatzak finkatuko dira. Horrela, Nafarroako Gobernuak, bere departamentuen bitartez, 2021etik 2023ra bitartean Nafarroako gazteen eskura jarriko dituen baliabide ekonomiko, sozial, politiko eta materialak bilduko ditu.

Prozesu parte-hartzaile horren barruan, III. Gazteriaren Planera bideratutako proposamenak azaldu, eztabaidatu eta jasotzeko eta gazteen beharrak, arazoak eta eskariak ezagutzeko, INJk foro parte-hartzaile bat antolatu du, telematikoki garatuko dena eta urtarrilaren 26an egingo dena. Bertan, Nafarroako eskualde guztietako gazteria-teknikariek eta hainbat gazte-elkartek hartuko dute parte.

Plana egiteko hurrengo urratsa amaierako dokumentua prestatzea izango da. Bertan, gazteek aipatutako parte-hartze prozesuan egindako ekarpenak eta foroaren proposamenak jasoko dira.

Gazteriaren Foru Estrategia 2020 – 2023, III. Planaren oinarria

Gazteriaren III. Foru Plana 2020rako Gazteriaren Diagnostikoaren oinarritik abiatzen da, zeinak herritarren sektore horrek iaz izan zuen egoera aztertu eta islatzen duen. 2020-2023 Gazteriaren Foru Estrategia hiru egitura-ardatzen inguruan antolatzen da (Auzolan, Emantzipazioa eta Horizonte) eta  zeharkako alderdi gisa, partaidetza, gizarteratzea eta aniztasuna, berdintasuna eta lurralde-kohesioa jasotzen ditu.

Nafarroako Gobernuak iazko azaroan onartutako 2020-2023 Gazteriaren Foru Estrategiak gazte-politikei zeharka, modu parte-hartzailean eta koordinatuan ekitearen garrantzia berresten du eta gazteek bizi duten egungo egoeraren ikuspegi errealista eta operatiboa ematen saiatzen da, COVID-19ren pandemiaren ondorioz.

Gainera, Estrategia eta etorkizuneko III. Gazteria Plana bat datos Nafarroa Suspertu 2020 - 2023 suspertzeko Planarekin eta 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuekin.