Eskubide Sozialen Departamentuak 21 milioi igo du adinekoen, mendekotasunaren, ezgaitasunaren, familiaren eta adingabeen inbertsioa

Pandemiak gehien zigortzen dituen sektoreei eskainiko zaie aurrekontu-igoera, 2008ko krisialditik handiena
2021ko urtarrilaren 7a
videocam Derechos Sociales incrementa un 9,79% la inversión para personas mayores, dependencia, discapacidad, familia y menores collections Irudi galeria

El Departamento de Derechos Sociales va a contar en 2021 con un presupuesto total de 479,3 millones de euros, un 9,27% más con respecto a 2020. Este incremento repercute en todas las áreas, aunque destaca el aumento de recursos y servicios en el ámbito de la atención a la dependencia, personas mayores, discapacidad y enfermedad mental, familia y menores, con 21 millones más que el año anterior.

Eskubide Sozialen Departamentuak 2021ean 479,3 milioi euroko aurrekontua izango du, 2020an baino %9,27 gehiago. Igoera horrek arlo guztietan du eragina, nahiz eta nabarmendu behar den mendekotasunari, adinekoei, ezgaitasunari eta buru-gaixotasunari, familiari eta adingabeei laguntzeko baliabideak eta zerbitzuak gehitu egin direla, aurreko urtean baino 21 milioi gehiago.

Eskubide Sozialetako kontseilari Carmen Maeztuk honela adierazi du: “2021erako aurrekontuak Nafarroa sozialki suspertzen lagunduko du, kalitatezko enplegua, gizarte-kohesioa eta aukera-berdintasuna sustatuta”.

Departamentuak Eskubide Sozialen Europako Zutabea gauzatzeko eta 2030eko Agendaren dimentsio sozialean aurrera egiteko apustua egin du, pobreziaren aurka borrokatuaz, babes soziala areagotuaz eta desberdintasunak murriztuaz. Era berean, baliabide berrien bitartez, iraupen luzeko zaintzen egungo sistema aldatuko da, pertsonarengan oinarritutako arreta-eredua jorratze aldera, mendekotasunaren, desgaitasunaren, gaixotasun mentalen eta adinekoen arloan.

Pertsonen Autonomia eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak 235.6 milioi euroko aurrekontua izango du 2021ean; hau da, 2020an baino 21 milioi euro gehiago (%9,79). 2008ko krisiaz geroztik egin den igoerarik handiena da.

Ditugun baliabideekin egoitza-zentroen esparru-akordio berria jarriko da abian, plaza-kopuru gehiago izateko, zerbitzuak hobetzeko eta COVID-19aren pandemiarekin sortutako premia berrietara egokitzeko helburuarekin.

Era berean, zuzkidura berriei esker, %20 gehituko dira etxean mendeko pertsonak zaintzeko zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntzak, norberaren autonomia sustatzeko programak abian jarriko dira, eta Tafallako proiektu pilotu sozio-sanitarioa gizarte-zerbitzuetako beste oinarrizko zona batzuetara eramango da.

Desgaitasunaren eta gaixotasun mentalaren esparruan, egungoen ordezko egoitza-ereduak ezartzea aurreikusten da, ingurune komunitarioko etxebizitzak, baita laguntza-premia handiak dituzten pertsonentzat ere, desgaitasuna duten pertsonen integrazio eraginkorra burutu ahal izateko. Halaber, gaixotasun mentaleko pertsonentzako egoitza-plazen kontzertua ez ezik, desgaitasuna duten pertsonentzako plazen kontratuak ere berrituko dira.

Azkenik, familiari eta adingabeei dagokienean, Familia, Haurtzaroa eta Nerabezaroa Artatzeko II. Plan Integrala garatzen jarraituko da, %19,5eko aurrekontu-igoerarekin. Lana, bizitza pertsonala eta familiarra uztartzera bideratutako baliabideak eta prestazioak bultzatuko dira, familia-harrera sustatuko da egoitza-artapenaren ordezko neurri gisa, arrisku-egoeran dauden adingabeak dituzten familiei laguntzeko prebentzio-programak indartuko dira, eta adingabeak artatzeko eta gizarteratzeko programetarako baliabideak gehituko dira.

Maeztu kontseilariak nabarmendu du 2008ko krisiaz geroztik egindako aurrekontu-igoerarik handiena dela hau. “Pandemiak agerian utzi du gure adinekoen eta desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonen, familien eta adingabeen arreta indartzeko eta hobetzeko eta egoitza-sistema sendotzeko dagoen premia; hori dela-eta, ahalik eta lehentasun handiena eman diogu 2021eko aurrekontuan”, amaitu du.

Enplegua

Nafarroako Enplegu Zerbitzu - Nafar Lansareren aurrekontua %2,95 igo da 2020tik hona eta %8,7 eskumenen zati bat Hezkuntzara aldatu dela kontuan hartzen bada.

2021erako enplegurako politika aktiboen helburu nagusia osasun-krisitik eratorritako ondorioak arintzea izango da, horrek eragin zuzena izan baitu lan-merkatuan.

NEZ-NLren aurrekontuak lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten pertsonen enplegua sustatuko du batik bat; hau da, gazteak, desgaitasuna duten pertsonak, baztertze-egoeran aurkitzen direnak, errenta bermatua jasotzen dutenak, iraupen luzeko langabeak, koronabirusaren ondorioz lana galdu dutenak, e.a.

Gazteen lanari dagokionean, COVID-19aren krisiak gehien zigortutako sektoreetako bat izanik, nabarmen indartuko dira kontrataziorako pizgarriak nahiz ekintzailetza eta lan autonomoa babesteko programak.

Desgaitasuna duten pertsonek Enplegurako Zentro Berezietan lan egin dezaten bultzatuko da, haien soldata-kostuak finantzatzen dituzten laguntzak %12,5 gehituta, inbertsiorako laguntzak areagotuta eta osasun-krisiaren ondoren finantza-sostengua bermatzeko laguntza berria sustatuta. Era berean, gizarteratzeko enpresak finantzatzera bideratutako aurrekontuari eutsiko zaio, inbertsiorako laguntzak %33 igoaz.

Horrez gain, 600.000 euroko programa berria izango da kolektibo zaurgarrienen orientazio-, prestakuntza- eta enplegu-ekintzetarako; hots, pandemiaren ondoren birgizarteratzeko zailtasun gehiago dituztenentzat.

Azkenik, enplegu autonomoa sustatzeko pizgarriak %21 gehituko dira, negozio-ideia berriak sortzen laguntzeko.

Gizarteratzea eta babes soziala

Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak 181 milioi euroko aurrekontua izango du 2021erako; hau da, 2020an baino %10,6 gehiago.

Oinarrizko gizarte-zerbitzuen finantzaketarako Foru Dekretu berria onartu eta gero, finantzaketa gehituko da lurralde bakoitzeko premia sozialei behar bezala erantzuteko, gizarte-zerbitzuen lehen arreta berrantolatzearekin batera.

Halaber, Gizarteratzeko Nafarroako Plan Estrategikoa ezartzen jarraituko da, eta langabezian aurkitzen diren familien edo pertsonen babes soziala indartuko da, pandemiaren ondorio sozialei aurre egite aldera, laneratzeko programak eta enplegua indartzeaz gain.

Errealitate Sozialeko Behatokiaren Zuzendaritza Nagusiak, berriz, 3,7 milioi euroko aurrekontua izango du; alegia, %19,74 handiagoa, eta, horri esker, ondorengo lan-ildoak artatu ahal izango dira: eraldaketa eta modernizazio digitala, Historia Sozial Bakarra eraikitzeko prozesua eta Nafarroako adierazle sozio-ekonomiko nagusiak monitorizatzea, COVID-19aren krisiaren inpaktuari buruzko informazioa lortzeko eta, era horretan, garatu beharreko politika publikoak egokitzeko gai izateko.