Migratzaile gazteentzako prestakuntza eta genero-indarkeriaren biktima eta familientzako arreta judiziala, migrazio-politiken eta justiziaren aurrekontuetako gakoak

Kolektibo ahulenei eta zailtasun handienak dituztenei arreta ematea; hori da helburu nagusia saileko bi arloetako lanean
2021ko urtarrilaren 3a

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak kolektibo ahulenei eta zailtasun handienak dituztenei lehentasuna ematen dieten aurrekontu batzuen bidez planteatu du bere gobernu-ekintza. Hala, 2021ean, 401.500 euro erabiliko ditu Nafarroan familia-laguntzarik ez duten gazte migratzaileak laguntzeko eta aholkularitzarako; justiziarekin zerikusia duen guztia indartuko du zerbitzu publiko gisa, hala nola genero-indarkeriaren biktimentzako arreta, familiarekin zerikusia duten gaiak, edo Zigor Betearazpenaren eta Justizia Indar berritzailearen Nafarroako Zerbitzu berri bat.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).