800 lagunek baino gehiagok eman dute izena Nafarroako Kirolaren Institutuak antolatutako San Silvestre Birtualean

Izena emateko epea abenduaren 31ra arte iraungo du eta probak eta lau kirol federazioren zein hamalau udalen laguntza izan du
2020ko abenduaren 29a

Guztira, 813 lagunek eman dute izena  Nafarroako Kirolaren Institutuak (IND)  abenduaren 31n antolatutako San Silvestre Birtualean.

sansilvestrenavarra.com web orrian deskarga daitekeen aplikazio baten bidez, oinezko lasterketak, txirrindularitzakoak, ibilaldikoak, patinajekoak eta kirol egokitukoak egin daitezke modalitate bakoitzean distantzia desberdinekin. Aplikazioak, GPS bidez, kirolarien datuak erregistratuko ditu, urteko azken eguneko 6etatik 23ak arte egin daitezkeen proben sailkapenak osatzeko. Izena emateko epea hilaren 31ra arte egongo da zabalik.

Dagoeneko erregistratuta dauden parte-hartzaileen adinari dagokionez, kategoria hauek nabarmentzen dira: 35 eta 44 urte bitartekoak (255 pertsona inskribatuta); 45 eta 54 urte bitartekoak (190 pertsona apuntatutak); eta 24 eta 34 urte bitartekoak; 146 parte-hartzailerekin.

Pandemiaren ondorioz, aurten ezin izango dira San Silvestre lasterketa tradizionalak egin, eta, horregatik, INDk proba birtual hau antolatu du, herritarrei kirol-ekitaldi batean parte hartzeko aukera segurua ematen diena. Izena ematea doakoa da eta ez dago parte-hartzaileen mugarik.

Ekimen honek Nafarroako Atletismo, Txirrindularitza, Patinaje eta Kirol Egokituen federazioen eta Ablitas, Beriain, Burlata, Cascante, Cintruenigo, Eguesibarko Harana, Gares, Iruña, Azkoien, Zangoza, Tutera, Valtierra eta Vianako udalen laguntza du.