2021eko aurrekontuek segurtasuna eta larrialdietarako arreta, herritarren arreta eta berdintasun zein gazteria politikak indartuko dituzte
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuak 309 milioi izango ditu, eta horietatik 239 pertsonal-gastuetarako izango dira
Astelehena, 2020ko Abenduaren 28a

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuaren aurrekontua 309.122.360 eurokoa izanen da 2021erako, honako hauetarako: segurtasuna eta larrialdiei aurre egiteko arreta hobetzea, herritarrei arreta emateko zerbitzua, gardentasuna, komunikazioa eta parte-hartzea indartzea, Administrazioa digitalizatzea eta giza baliabideen kudeaketa modernizatzea. Horrez gain, berdintasunaren arloko aurrerapenak bultzatu eta sendotuko dira, eta gazteentzako zeharkako politikak ezarriko dira.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)