Set 948 jaio da, Nafarroako kultur eta kirol ikus-entzunezko edukien sortzailea

Nafarroako telebistek musika, zinema, arte eszenikoak, arte bisualak, kirola eta zientzia ikusteko aukera izango dute
2020ko abenduaren 15a
videocam Las televisiones navarras retransmitirán reportajes, entrevistas de tono cultural, deportivo y científico collections Irudi galeria

El Gobierno de Navarra ha presentado SET 948, un proyecto que generará en las próximas semanas contenidos de carácter audiovisual que abarcarán diferentes disciplinas culturales, deporte y ciencia para su emisión en Navarra Televisión y los canales locales Xaloa Telebista, Iruindarra Telebista, TeleRibera y 30TV.

Nafarroako Gobernuak set 948 aurkeztu du, eta proiektu horrek ikus-entzunezko edukiak sortuko ditu datozen asteetan, besteak beste, kultura, kirola eta zientzia arloetako edukiak, Navarra Television eta tokiko kateetan, hala nola,  Xaloa Telebista, Hamaika Telebista, Iruindarra Telebista, TeleRibera eta 30TV an emititzeko.

Kultura eta Kiroleko kontseilaria den Rebeca Esnaolak publikoki aurkeztu du ekimen berria, eta harekin batera izan dira Kulturako zuzendari nagusia, Ignacio Apezteguía, eta Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Miguel Pozueta; ekimenean Komunikazioko Zuzendaritza Nagusiak ere parte hartu du.

Proiektu pilotu honen bitartez, herritarrei, emankizunen, elkarrizketen eta erreportajeen bidez, kalitatezko edukiak eman nahi zaizkie. Aldi berean, SET 948 proiektuak aukera emango du programazioa mantentzeko, eta Nafarroako kultur eta kirol eragileei laguntza emateko eta haiek ezagutarazteko balioko du.

Edukien emankizun-zerrenda egonkorra egin da, batik bat ostegunetik igandera emateko. Horrela, Nafarroako herritarrek errazago sartzeko aukera izango dute, eta ohiko moduan gozatu ezin den kultur eta kirol arloko kontsumoaren ordezko aukera eskainiko du.

SET 948 edukietan, hasiera batean, musika, zinema, arte eszenikoak, arte bisualak, kirola eta zientzia sartzen dira. Datozen asteetan zehar, 45 bat programa berri egingo dira, eta lehendik grabatutako ikus-entzunezko beste pieza batzuk emango dira.

Esnaola kontseilariak ondorengoa adierazi du: “azkenaldian esperientzia pilatzen joan gara: udaberrian streaming bidez KM Zero Fest bezalako ekimenak eman genituen, emakumeen kirol-lehiaketak edo Baluartetik azken kontzertuak ere eman dira, eta konfinamenduko hilabeteetan ikus-entzunezko kontsumoak nabarmen gora egin duela jasotzen da txostenen ondorioetan; horren guztiaren ondorioz, egungo egoeran ohiko moduan gozatu ezin diren aukerak eskaini nahi dizkie Nafarroako Gobernuak herritarrei”. Gainera, aldi berean, ekimen honen bitartez, “Nafarroako sormena eta kalitatezko kultur eta kiroleko proiektuak adoretzen, bistaratzen eta azpimarratzen dira”.

SET 948 osatzen duen programazioa ekoizteko eta egiteko, koordinazio- eta kudeaketa-lanak NICDO sozietate publikoak egiten ditu, eta Napar Elkarte Profesionalean eta Navarra Television-en bildutako hogei bat profesional eta enpresak ere parte hartu dute.

SET 948 programazioa

Zinemari dagokionean, Nafarroako zuzendarien opera primak diren pelikulak edo dokumentalak ematea aurreikusi da, eta, horien ondoren, mahai-ingurua egingo da taldeko kide batzuekin, ostiral gauetan emateko. Besteak beste, honako obra hauek emango dira: Montxo Armendarizen “Tasio”, Elena Tabernaren “Yoyes” edo Imanol Rayoren “Bi Anai”.

Arte eszenikoek ere beren tartea izango dute, Nafarroako Antzokien Sareko espazio ezberdinetan egun programatuta dauden Nafarroako konpainien antzezlanak emango baitira. Lanak grabatzeaz gain, konpainia bakoitzari jarraipena egingo zaio emanaldietako batean, eta era horretan egingo den erreportajeari esker, emanaldi-egun baten prozesua nolakoa den ezagutu ahal izango dugu. Programa hau larunbat gauetan emango da, eta, tartean honako hauek bezalako izenburuak ikus ahal izango dira: “Etxerik Txikiena”, “Sala de espera” edo “Kimera”.

Musikari dagokionean, Baluarte Fundazioak programatutako kontzertu eta emankizun handiak grabatuko dira, batik bat Nafarroako Orkestra Sinfonikoarenak (NOS), eta elkarrizketak ere egingo dira obra, musikariak, zuzendaria edo bestelako alderdi interesgarriak ezagutu ahal izateko. Tarte hau larunbat arratsalde-gauez eskainiko da.

Horrez gain, Zero Music Fest-ean programatutako kontzertuak emango dira igande gauetan. Kontzertu horiek konfinamenduan zehar grabatu ziren Nafarroako talde eta artistekin. Besteak beste, Baluarteko agertokira igo ziren Cobardes, Gussy + los tripulantes eta Kai Etxaniz bezalako taldeak.

Arte plastikoak eta ikusmen-arteak SET 948n agertuko dira ostegun gauetan. Hain zuzen ere, pieza dokumentalak egin dira Foru Komunitateko artisten sormen-prozesua eta esperientziak jorratzeko. Dokumental horien protagonisten artean aurkitzen dira Celia Eslava, Juan Belzunegui eta Alicia Otaegui artistak.

Modu berean, tartea eskaini nahi zaio zientziari, eta aurten jada grabatutako pieza laburrak ematen hasiko dira, “Ciencia en el bar” seriekoak, Joaquín Sevillarekin, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Teknologia Elektronikoko irakasle titularra denarekin, eta Javier Armentiarekin, Iruñeko Planetarioaren zuzendariarekin.

Kirolari dagokionean, goi mailako ekitaldiak emango dira SET 948an, batez ere emakumeenak, eta programa bat egingo da emakumeak kirolean ezagutzera emateko.

Era berean, haurrei zuzendutako edukiak emango dira Gabonetan zehar.

Hauek izango dira SET 948 proiektuaren emanaldiei hasiera emango dioten proposamenak: Patxi Buldain artistaren dokumentala abenduaren 17an (osteguna), Pablo Irabururen eta Migueltxo Molinaren ‘Pura Vida’ pelikula dokumentala 18an (ostirala), Laura Laiglesia konpainiaren ‘Aita’ antzezlana 19an (larunbata) eta Gussy y los Tripulantes taldearen kontzertua 20an (igandea).